457 Zenbakia 2008-10-17 / 2008-10-24

Euskonews Gaztea

Gaiak: Euskal herri-kirolak

Gasteizko OLABIDE Ikastola



Gure joko eta kirolen definiziorik egokiena baserriko lana kirol bilakatzea da. Hau da, belarra moztea animaliek jan dezaten, baserria egiteko harrobitik harri ateratzea eta hauek eramateko animaliak erabiltzea dira gaur gure herri kirolak. Aizkolari probak eta sokatira atzean.

Gure arbasoek lan hau astean zehar egiten zuten, eta igandeetan, meza ostean, baserritarren arteko apustuak egiten ziren. Orain, herri–kirol modalitate desberdinak aurki daitezke antolatzen diren txapelketetan. Bitan bana ditzakegu kirol hauek. Hegoaldekoak alde batetik (harri–jasotzaileak, aizkolaritza, trontzalariak, txingak, segalariak, gizon eta zaldi probak) eta bestaldetik, Iparraldekoak ditugu (ingude, orga–joko, lasto–altzariak...). Gainera, joko hauetariko batzuk nazioartekoak dira, sokatira kasu.

Herri Joko ezagunetarikoen artean, aizkolaritza eta harri–jasotzea dugu. Aurrenekoaren jatorria ez dago antzina egiten zen zuhaitz mozketan, egurraren mozketan baizik. Harri jasotzearen proba ere Euskal Herri osoan ezagutzen da. Jasotzaileak harria altxatzean datza. Harriaren pisua alda daiteke (txikiak eta handiak ezberdintzen dira) eta baita hauen forma ere (esferikoa, laukizuzena...). Probaren arabera – bai aizkolaritzan eta bai harri jasotzaileetan, denbora zehatz batean zein ebaki kopuru edo altxaldi kopurua kontutan hartzen da. Iparraldeko jokoak

Nahiko ezaguna den beste bat, ingudea da. Iparraldeko joko tipikoa da eta 22 kilotako burdinazko ingude bat aldi askotan jasotzean datza. Proba honen egitura honakoa da: kirolariaren oinetan eta bere burutik 30 zentimetrotara bi txapa daude. Proba hau egiteko dagoen denbora 90 segundotakoa da eta ingudea 80 alditan altxatzera irits daiteke. Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. (3digitala)

Iparraldekoekin jarraituz, lasto altxatzea dugu eta 40kg–tako belar fardel bat lurretik 7 metrotara dagoen polea baten bitartez ahalik eta maizen altxatzean datza, 2 minutuko denbora batean.

Ipar Euskal Herriko jatorria duten beste bi joko ezagun daude: orga–jokoa eta zakulari txapelketa. Lehenengoa, 350 kilotako gurditxo bati birak ematea datza; hori bai, lurra jo gabe. Bigarrenean, erreleboetan 360 metrotako distantzia bat korrika egiten da (taldea hiru kirolariz osatuta dago, 120 metro egiten ditu bakoitzak), 80 kilotako arto zakuekin. Kirol hau, Hego eta Ipar Euskal Herria banatzen dituen mugan egiten ziren kontrabandoen aitzindaria da.

Bestalde, baserritarren seme–alabek euren gurasoei lokotxak hartzen laguntzen zietela pentsatzen da. Kaskara–joko bezala ere ezagutzen den kirol hau, lurrean dauden lokotx kopuru zehatz bat hartu eta saski batean sartzean datza. Txapelketetan, binaka (paraleloan) eta bata bestearengandik 1.25 metrora dauden 50 lokotx hartu behar dira.

Hemen ikusi ditugunak euskal herri–kiroletarik batzuk besterik ez dira, herrietako plaza zein frontoietan maiz ikusgarri ditugunak.