456 Zenbakia 2008-10-10 / 2008-10-17

Euskonews Gaztea

Gaiak: Xirimiri Donostian

XiRiMiRi Gazte taldea

Fitxa teknikoa

Elkartearen izena: XiRiMiRi Gazte taldea Egoitza: San Bizente 3 Herria: Donostia P.K. 20.003 Lurraldea: Gipuzkoa Posta elektronikoa: begiraleak@xirimiri.net Telefono zenbakia: 618 458 966 Web orria: www.xirimiri.net Nortzuk gara?

Ekintzaren pedagogiatik abiatuz, Donostiako Parte Zaharreko gazteei fede eta talde esperientzia eskaintzen dien heziketa taldea gara. Gure elkartearen helburua

12 eta 18 urte bitarteko gazteekin lan egiten dugu gehien bat. Ostiralero biltzen gara jolas eta dinamika ezberdinak bideratuz eta elkarbizitzak eta irteerak ere antolatzen ditugu. Ekintzarik handienak Pazko Astean egin ohi dugun lau egunetako martxa edo Mini–ruta eta udan antolatzen ditugun bi udaleku eta auzolandegia. Elizbarruti mailan ere Bizi Alai Taldeak federazioan txertatzen gara eta haiekin Txirrin Txarran festa antolatzen eta parte hartzen gabiltza.