455 Zenbakia 2008-10-03 / 2008-10-10

Euskonews Gaztea

Gaiak: Iruñeko erraldoiak

IRUÑEKO ALDE ZAHARREKO ERRALDOIAK

Fitxa teknikoa

Elkartearen izena: Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoiak Egoitza: Aldapa kalea, 3 behea Herria: Iruñea P.K. 31001 Lurraldea: Nafarroa Posta elektronikoa: erraldoiak_gigantes@yahoo.es Telefono zenbakia: 671171081 Web orria: http://erraldoiak.googlepages.com Nortzuk gara?

Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoien Konpartsa, 2001ean sortu zen eta irabazi asmorik gabeko Gazte eta Kultura Elkartea da. Gaur egun, 25 kide ditu erraldoi–eramaile, kiliki–eramaile eta musikariak batuta.

Konpartsak lau erraldoi ditu eta lau metro baino gehiago neurtzen dituzte. Aipatu pertsonaiek lau elementuak irudikatzen dituzte: Lurra, Sua, Ura eta Airea. Erraldoiekin batera, lau kiliki ere egoten dira: Napoleón, Payaso, Pamplonica eta Demonio. Gure elkartearen helburua

Jarduera artistikoa egiten dugu. Kale animazioa eta erraldoien ohiko dantzak: kalejirak, baltseak, koreografiak... txikien gozamen handiagorako kilikiek lagundurik. Eta dena, gaitari talde baten musikaz giroturik.