455 Zenbakia 2008-10-03 / 2008-10-10

Euskonews Gaztea

Gaiak: 68ko maiatzak mundua aldatu nahi zuen

ANDUEZA, Naia DUMONT, Marilou ETXEPARE, Ana Belen

Kanboko Xalbador Kolegioko ikasleak



Duela 40 urte, Frantziako gazteriaren parte bat zaharren munduaren kontra eta “biziaren aldatzeko” altxatu zen.

Frantzia bakean da1968an, ez da langabeziarik, bizi baldintzak hobetzen dira urtero; dena ongi doala dirudi. Duela hamar urte ospez betea den gizon batek herria gobernatzen du, aberriaren salbatzailea, mundu osoan mirestua: Charles de Gaulle, 78 urte. Baina, gazteria ez da ongi senditzen: ez du maite aspergarria atzemaiten duen gizarte hori, non lan egitea eta kontsumitzea bilakatu diren biziaren helburu nagusiak; iduritzen zaie ez duela deus komunean helduekin. Bere zinema, bere musika (pop), bere irakurketak (komikiak, poesia...), bere jarrera (norbaitekin atera gorde gabe) ... 35 urtekoen desberdinak dira. Daniel Cohn–Bendit. Argazkia: Gilles Caron

Gazteria honek, zorte ona badu. Unibertsitatera aitzineko belaunaldia baino anitz gazte gehiago joaiten dira. Zortzi urtez, ikasle kopurua bikoiztu da, 500.000 ikasleko zenbakira iritsiz. Baina hori ez zen pentsatua. Ondorioz, anfiteatroetan, liburutegietan jendea metatzen da. Pariseko Sorbona zaharra ttipiegia bilakatu da. Beraz, Nanterreko hiri inguruan unibertsitate berri bat eraikia da. Eta han, soziologiako ikasle batzuk inarrosten hasten dira; haien artean Daniel Cohn–Bendit, ile gorria. Haien programa ez da zehatza: unibertsitatea aldatu, gizartea, bizia... Denek Amerikako Estatu Batuetan, Alemanian, Japonian gertatzen diren ikasleen altxatzeak segitzen dituzte. Borroken bidez, anabasa sortuz eta gelak okupatuz Nanterreko unibertsitatearen bizia trabatzen dute.

Maiatzaren 2an, eskuin muturreko talde baten atentatu bat izanen dela errana da. Hil batzuk izaitearen beldurra baita, fakultatua hetsia da. Maiatzaren 3an, Nanterrretik kanporatuak direnez, Sorbonara joan dira Paris erdian, bilkura baten egiteko. Poliziak, jendea bortizki kanporatzen du eta 300 gazte atxilotzen ditu. Huts handi bat da: Sorbona, tradizioz, hitz hartzearen askatasunaren tokia da. Kexu, 2.000 ikasle, ezkertiarren alde emaiten dira eta altxatze lehen gaua da: barrikadak egiten dituzte, galtzada harriak botatzen dituzte poliziaren aurka, eta hark bonba negar–eragileekin erantzuten du. Autoak erreak dira.

Ondorioz Sorbona hetsia da. Berriz ere gobernuaren huts bat: 50.000 ikasle karrikara joaiteko libre dira, manifestatzeko, eta haien kideen askatzearen aldarrikatzeko. Altxatze gauak segitzen dira, maiatzaren 11ra arte, bortitzena. Milioika jendek zuzenean RTL eta Europe 1en segitzen dituzte gertakariak. Probintziako ikasleak ere galtzada harrietara jausten dira. Herriko murruak afitxaz, inskripzioz betetzen dira. Denetan, jendea mintzatzen da, kritikatzen du, mundua berriz egiten, askabideak egiten du, manifestatzen da, besta giro batean.

Maiatzaren 13an, langile sindikatuek greba egun bat prestatzen dute, hiri handien kaleetan desfilatzen dute, ikasleen liderrekin. Poliziaren bortizkeriaren aurka borrokatzen dira. Egun honetan Frantziako historiaren greba handiena egin da: 9 milioi grebalari izan dira! Gauza arraroa, kategoria guziak hunkituak dira: langileak, enplegatuak, jornalariak... Argazkia: Encarta.

Laster, ez da gehiago ezantzarik, ez azukrerik, ez telebista programarik, zakarrontziak metatzen dira, eskolak hetsiak dira. Armadak kamioiak igortzen ditu jendeen garraiatzeko, garraiobideak hetsiak baitira. Ikasleen krisia, krisi soziala bilakatu da. Baina manifestaldiek segitzen dute.

Maiatzaren 24an, barrikaden gau berri bat bada Parisen. Burtsa errea da, bi jende hiltzen dira. Maiatzaren 27an, gobernamenduak sindikatuekin Grenelleko Hitzarmena izenpetzen du, lan sariak igotzea hitz emaitearekin. Baina grebalariek ez dute lana berritz hartu nahi. De Gaullek ez du irtenbiderik atzemaiten. Ezkerraldeko alderdiko batzuek, Mitterand bezala, lehendakariaren boteretik ateratzea nahi dute. Orduan krisia politikoa bilakatu da ere.

Maiatzaren 29an, De Gaulle desagertzen da. Geroago jakinen da Alemaniara joan zela. Parisera itzulita, egoera aldarazten du. Frantsesak beldurtzen ditu asmatuz komunisten estatu kolpe bat. Asanblada Nazionala desegiten du. Mintzatzen den bitartean, Gaullistak Champs Elysées–etan manifestatzen dira.

Ondorioz, Ekainaren 23–30eko hauteskundeetan hautesleek Gaullisten alderdiarentzat bozkatzen dute, altxatzeaz beldurturik. Pixkanaka langileek lana berritz hasten dute, ez bortizkeriarik gabe, adibidez Peugeot lantegietan, hil bat izan da.

Orotara, gertakariek bost hildako eta hamar bat zauritu ondorioztatu dituzte, eta Frantzia sakonki hunkitu dute. Bestalde altxatze honi esker, gizartea aunitz aldatu eta hobetu da, batez ere emazteen egoera. Askatasun sexuala 68ko maiatzak ekarritako aldaketa handi bat da: antisorgailuen onartzea, eta abortamenduaren baimena, feminismoaren garatzea... 68ko maiatzaren eragina sozio kulturala da. Balore berriak agertzen dira: autonomia, sormena... lege tradizionalen ez onartzea. Bestalde, SMICa (oinarrizko hilabete saria) %35ez igo zen, 600F arte hilabeteka, eta lan sariak %10ez. Gainera bakantza pagatuen laugarren astea sortu zen Grenellearen hitzarmenei esker. Orduko sloganak:

Debekatua da debekatzea. Galtzadarrien azpian, hondartza. Errealistak izan, ezinezkoa galdegin. Irumenak boterea hartzen du. Denak judu Alemandarrak gira.