
Artisautza
Ttakun - ttakun. Artisau forja: Prozesuak
Produktu bat egiteko, gure eskulangileak urrats hauek burutzen ditu:
1º Bezeroaren etxera joaten da zer nahi duen jakiteko, ingurua ezagutzeko, obraren inguruan nolako elementuak dauden edo egongo diren ikusteko, eta behar diren neurriak hartzeko.
2º Zer sortu nahi den oinarri hartuta, bi eta lau zirriborro artean egiten ditu, eta bezeroari aurrekontuak aurkezten dizkio.
3º Lana agindutakoan eta aurrekontuaren diru-seinale bat jasotakoan lanean hasten da. F-112 edo F-116 motako burdina gozoa erabili ohi du. Metalean neurriak hartzen ditu, siluetak marraztu eta ebaketaz, plasma-zurrustaz edo antzeko metodoez piezak prestatzen ditu.
4º Mekanika aldetik lan gogorrenari ekiten dio ondoren; piezak berotu, tolestu, elkartu, soldatu, landu...
5º Pieza guztiak elkartzen ditu azken lana osatzeko.
6º Kanpoalderako badira, Gasteizko tailer batera bidaltzen ditu galvanizatzeko.
7º Kanpoalderako pintura bereziz margotzen dira lanak. EKIPOAK
Lan horiek egiteko, honako hauek behar ditu: Metaletarako esku-zizaila. Zinta-zerra. Atzera-aurrerako zerra. Sutegia, haizagailu elektrikoarekin. Gabi pneumatiko txikia. Plasma bidezko ebaketa-ekipoa. Soldatzeko ekipo autogenoa. Soldatzeko ekipo arkuduna (elektrikoa edo semiautomatikoa) Zutabedun zulatzeko makina. Esmerilagailu elektrikoa. Esku-erreminta.
