453 Zenbakia 2008-09-19 / 2008-09-26

Artisautza

Ttakun - ttakun. Artisau forja: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

Artisaua

Oscar Abad Andrés Legazpin jaio zen, 1973ko maiatzaren 27an, eta bi anaietan zaharrena izan zen. Aitak Patricio Echevarrian egiten zuen lan, siderurgia-produktuak fabrikatzen zituen lantegian.

Oinarrizko ikasketak jaioterrian egin ostean, Oscar bertako merkataritzan hasi zen lanean, 1996an Legazpin udal Forja Eskola sortu zen arte, gazteak metala lantzeko prestatzeko. Lehen ikasturtean 16 lagun izan zituzten, baina bi urtera, 4 baino ez zituzten hautatu bigarren ziklorako. Aldi horretan ikasketak eta atzerrirako soldatapeko lanak uztartzen zituzten.

Bazkide batekin, Antonio Pérez Rodríguezekin, artisau-elkarte bat sortu zuen 1998an, forja artistikoan aritzeko. Ttakun-Ttakun onomatopeia jarri zioten izena elkarteari.

2006an bazkidea Kanariar Uharteetara joan zen lanera, eta ordutik Oscarrek bakarrik dihardu.

Hainbat azokatara joan ohi da: Durangora, Getxora, Ordiziara, Oreretara eta burdinari buruzko Besaluoko (Kataluniako) monografikora, besteak beste.

TTAKUN-TTAKUN: ARTISAU FORJA Oscar Abad Andrés Ikatztoki. Brinkola auzoa Posta Kutxa 78 20230 LEGAZPI / GIPUZKOA Telefonoa/Faxa. 943 73 18 23 Mugikorra: 610 73 18 22 Posta elektronikoa: oskada@gmail.com