
Artisautza
Ttakun - ttakun. Artisau forja: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Forjaz era guztietako artelanak egiten ditu, eta etxebizitzetakoak dira ezagunenak, hauek esaterako: Ohe-buruak. Gau-mahaiak. Mahaitxoak. Euritako-ontziak. Lanparak. Ate-kisketak. Ispiluetarako markoak. Sarrerako burdin hesiak. Esekitokiak. Etxe edo baserrien izenak jartzeko plakak. Etab.
Horietako asko beste batzuekin uztartzen ditu, adibidez trailu baten laguntzaz mahai bat egitea edota artisau beste diziplinak erabiliz puztutako beiraz egindako lanparetarako tulipak.
beirarekin, harriarekin, edo narra baten laguntzaz, esaterako, mahaiak sortzen ditu.
Legazpiko udalak aginduta, garaikurren “Olarien” multzo txikiak egin ditu.
Baina gure eskulangilearentzat, bere “mandalak” dira artelan pozgarrienak; budisten hareazko mandalen antzeko koadro artistikoak, hainbat koloretako eta ehunduratako metalak nahasiz sorturikoak.
Oscar Abaden lanak artelan bihurtu dira, eta egunetik egunera gero eta urrunago daude antzinako errementariek egiten zituzten tresna erabilgarrietatik.
Egunerokoaren artista gisa definituko nuke, forja-eskultore.
