449 Zenbakia 2008-07-18 / 2008-07-25

Euskonews Gaztea

Taldea: Belatz Handia (Falco peregrinus)

ADEVE

ADEVE

Latinez: Falco peregrinus Gaztelaniaz: Halcón Peregrino Ingelesez: Peregrine Falcon Frantsesez: Le faucon pèlerin

Deskribapena Tamaina ertaineko harraparia da eta emea arra baino handiagoa izan ohi da. Aurpegiaren alde bakoitzean agertzen diren bibote-antzeko egitura deigarriak alde batera utzita, bizkarraldetik gris iluna da, eta azpialdetik berriz, zeharkako marrez apainduta, kolore argia agertzen du. Gazteek, orokorrean, tonu arreagoak aurkezten dituzte.

Hegaldia Airean dagoenean, belatz handiaren silueta bereizgarria erraz ezagut daiteke. Gorputz trinkoa aurkezten du eta buztan luzea eta hego luze eta zorrotzak ditu hegazti honek. Hegoak arin eraginez hegan egiten du, sakonki astindu gabe, han-hemenka planeatu eta zut amiltzen delarik.

Tamaina Luzera: 38-50 cm. Hego-luzera: 83-113 cm. Pisua: 600-1.000 g. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.