448 Zenbakia 2008-07-11 / 2008-07-18

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Iñigo Velez de Mendizabal. (Donosti Cupeko parte hartzailea): Donosti Cupen kiroltasunez aritzen gara eta garrantzitsua da hori

EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA

Aste honetan Gipuzkoako hiruburuan Donosti Cup txapelketa izan da eta herrialde desberdinetako neska–mutikoak aritu dira futbolean. Horien artean Iñigo. Donostiar gaztea dugu eta Gazteleku Antiguo taldearekin aritu da baloiari ostikoak ematen. Gazteleku berdineko nesken partiduan harrapatu dugu, lagunak animatzera joan da bere taldeak jokatzeko ordu pare bat falta direnean. Noiztik jolasten duzu futbolean? Nik uste dut betidanik atsegin izan dudala kirol hau, eta beraz, betidanik jokatu dudala. Hala ere, aurreneko aldiz etorri naiz Donosti Cup txapelketara. Gazteleku Antiguo taldeko kide batzuk. Eta zer moduzko esperientzia da? Esperientzia oso ona da benetan. Hala ere, atzo (astelehena) beste partida bat eduki eta galdu egin genuen; ea zer gertatzen den italiarren kontra eta madrildarren kontra jokatzerakoan. Baina ez daukagu finalera iristeko esperantzarik. Hala ere, balorazio positiboa egiten duzu. Bai, izan ere, Donosti Cupera ondo pasatzera etorri gara. Zer dauka berezia zuretzako horrelako txapelketa batek? Kirola bera, baina baita ere jendea ezagutu eta lagunak egiteko aukera ematen duela. Gainera, kiroltasunez aritzen gara eta garrantzitsua da hori. Urtean zehar jolasten al duzu futbolean? Bai, normalean Antiguoko frontoian ibiltzen gara jolasten. Hona, lagun talde bat elkartuta etorri gara. Nesken talde bat ere atera da Gaztelekutik. Bai, orain jolasten ari direnak gure lagunak dira eta animatzera etorri gara. Nik uste ondo jokatzen dutela, ondo ukitzen dutela baloia. Iñigo Martuteneko zelaian. San Ferminak ere badira; ikusten al dituzu entzierroak? Ez, oso goiz izaten dira eta ordu horietan oraindik ohean egoten naiz...(barre) Futbola gustuko duzu. Baina beste zaletasun batzuk izango dituzu... Bai. Musika adibidez. Punk–oi! Musika gustatzen zait. Esaguzu talderen bat. Donostiako N.P.J., Des–Kontrol... Futbolari bat? Aranburu. Eta amaitzeko, janari mota bat? Pasta orokorrean, baina batez ere pizza. Iñigo Velez de Mendizabal (Donostia, 1992) Iñigok DBH laugarren maila ikasi du aurten eta orain oporretan dago. Futbola da bere zaletasun handienetako bat. Aste honetan Donosti Cup txapelketan parte hartu du. Nahiz eta irabazteko esperantza gutxi eduki, asko disfrutatu du ekimen honetan.