447 Zenbakia 2008-07-04 / 2008-07-11
Ostiralero, Euskonews Gazteako irakurleek bidalitako proposamenak argitaratuko ditugu.
Igor Calzadak AEBtatik gure deialdiari erantzun eta Euskonews Gazteako irakurleei proposamen ezberdinak egin nahi dizkie lerro hauen bitartez. Eskerrik asko! Igor Dublineko Ha’ppeny Bridgen.
Toki bat:
Irlanda gomendatzen dizuet. Zergatik? Oso bidaia erreza egin daitekeelako eta benetan bertako leku eta giroetan barneratu. Jendeak, lekua egiten dizu han.
Gainera, Irlandako bideo bat ikusteko aukera ematen digu Igorrek. Horretarako, sakatu hemen.
Liburu bi:
– Haruki Murakami–ren Tokyo Blues: Oso istorio bitxi baina ederrak kontatzen dizkigu japoniar honek. Ni liburu honekin, zine eta liburugintza japoniarrarekin engantxatu nintzen.
– Harkaitz Canoren edozer.
Eta disko bi:
–FasTFatum: http://www.myspace.com/fastfatumftf
–Death Cab for Cutie edo The Frames/ Bellx1. Lehenengoak Seattle–ekoak. Hemen, AEBetan pil–pilean dago orain, oso onak. Bigarrenak, irlandarrak.
Toki, liburu, disko edota beste edozeri buruzko proposamena egin nahi badiguzu, bidali gaztea@euskonews.com helbidera eta sarean argitaratuta ikusiko duzu!