446 Zenbakia 2008-06-27 / 2008-07-04

Euskonews Gaztea

Gaiak: Irakurlearen proposamena: Zuberoa

AGIRRE, Maddi



Aste honetan hasita, Euskonews Gazteako irakurleek bidalitako proposamenak argitaratuko ditugu. Bereterretx pastoraleko une bat, Atherei 2005.

Kaixo:

Maddi Agirre naiz:

Euskal Herriko toki zoragarri bat proposatuko dut astebetetxo bat egiteko: Zuberoa. Xarmaz betetako leku zoragarria, urteko edozein sasoitan: eguzkitan zein mendietatik lainoa edo lanbroa datorrenean. Pastoralak udan, zein Maskaradak udaberrian. Edonoiz da garai ona hara joateko. Guztia da polita, misteriotsua, kondairaz betea, musika eta dantza artean.

Bestalde, beste bi proposamen egiten digu Maddik:

Liburu bat: udaldirako –gaztelaniaz da, baina merezi du irakurtzea– LA SOMBRA DEL VIENTO, Carlos Ruiz Zafónena.

Disko bat: Maddi Oihenart edo Loreena McKennitt irlandarraren edozer. Hurrengora arte lagunok!

Toki, liburu, disko edota beste edozeri buruzko proposamena egin nahi badiguzu, bidali gaztea@euskonews.com helbidera eta sarean argitaratuta ikusiko duzu!