448 Zenbakia 2008-07-11 / 2008-07-18
Bidali iezaguzu tokiren bat bisitatzeko proposamena eta zuk zeuk hartutako argazki bat. Lehenengo hamar mezuek kamiseta bana izango dute opari! Gainerako parte hartzaileek erdi prezioan jasoko dute Kukuxumuxuren kamiseta. Megalitikoa
Eusko Ikaskuntza eta Kukuxumuxuren arteko lanaren emaitza honetan, megalitismoaren errealitate fisikoaren (trikuharri, iruinarri...) eta euskal mitologiako pertsonaia batzuen (lamiak, jentilak eta sorginak) arteko erlazioa erakusten da. Javier Armendariz teknikariaren aholkularitzarekin diseinatu Kaikua
Kamiseta honetan, euskal artzainen lanabes desberdinak ikus daitezke; kultur elementu eta erabilgarriak erakusten dizkigu. Fermin Leizaola eta Kukuxumuxuren arteko lanaren emaitza da kamisetaren diseinua. Arrantza
Antzinako euskal ohitura bat jasotzen du kamiseta honek: balearen arrantza. Irudiarekin batera, Benito Lertxundik ezagun egin zituen bertso batzuk ageri dira, Orioko azken balea erreferente dutela. Juan Antonio Apraizen laguntzarekin diseinatutako kamiseta dugu. Oihalgintza
Azken honetan, Gurutze puntuz egindako euskal brodatu tipikoaren irudikapena agertzen da. Karmele Goñi euskal etnografoaren laguntzarekin egindako diseinua ageri du kamisetak.
Beraz, badakizu. Hauetariko bat jaso nahi baduzu, bidali zure proposamena gaztea@euskonews.com helbidera.
Bizkor ibili! Zure kamiseta zain daukazu eta!