439 Zenbakia 2008-05-09 / 2008-05-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Mutrikuko Gaztelekua

LIZARDI ITUARTE, Aitor PATO MURGOITIO, Ander ROMERO LARRABE, Aitor

Mutrikuko Institutuko Prentsa tailerreko ikasleak (DBH 4. maila)



Gaztelekua, gazteek arratsaldeak igarotzeko leku bat da. Mutrikukoa 2006ko abenduaren 28an (inuzente egunean) zabaldu zen lehenengoz. Udaletxeari ideia otu eta gero, Txantxangorri taldeari ideia proposatu zion. Hauei gustatu egin zitzaien eta hala, Mutrikuko gazte batzuk –Jone eta Hostaizka– hautatu zituzten proiektua aurrera eramateko.

Bertan, gauza asko egiteko aukera dugu gazteok: ordenagailuetan ibili, mahai–jokotan edo billarrean jolastu, lasaitxokoan erlaxatuta egon, pelikulak ikusi edota tailerretan parte hartu. Arduradunek adierazi digutenez aldaketak egiteko asmoak dituzte, baina gehien gustatuko litzaiekeena gazteek parte hartze handiagoa izatea da. Urtean zehar irteerak egiten dituzte eta aurten, bi irteera ziurtatuta daude; gainera, ikastaroak, tailerrak eta abar prestatuta dauzkate. Momentuz, udaletxeak hiru pertsona ditu kontratupean: Jone, Hostaizka eta Unai. Hauek gustura daude egiten duten lanarekin, baina ez dute betiko jarraitzeko asmorik, nahiz eta egin behar dutena gogo handiz egin. Normala den bezala, dirua irabazten dute lan honekin.

Gaztelekuak ireki zenean sekulako arrakasta izan bazuen ere, gaur egun oraindik hasieran baino jende gehiago sartzen da bertara. Astelehenetan izan ezik, gainontzeko egunetan irekita egoten da arratsaldez.

Gaztelekuan garbitzaile bat ere badago, astean hiru aldiz joaten dena. Zerbait izorratuz gero, udaletxeari abisua eman eta hauek konpondu egiten dute. Beharrezko materialak zaintzaileek erosten dituzte udaletxeak dirua emandakoan; horrela mantentzen da tokia. Informatika gela. Erabiltzaileen iritzia

Astelehenetan itxita egoten da, arduradunen jai eguna delako. Gaztelekura etortzeko asmoz daudenentzat, esan beharra dago ez dagoela ezeren beharrik; ez da ezer ordaindu behar. Hamaika urtetik gorako edozeinentzat dago sarrera ahalbidetuta. Hamazortzi urte baino gehiago dutenak, ostera, ezin daitezke bertan egon.

Gazte–lekura abiatu eta bertako hamar gazteri galdetu diegu zer zen gehien eta gutxien gustatzen zaiena eta denetariko erantzunak jaso ditugu.

Gehien atsegin dutena epeletan egotea da, aterpe batean, kalean egon beharrik ez dutelako. Gainera, bertan musean ere joka daitekeenez, beste gazte batzuekin momentu entretenigarriak igarotzeko tokia da. Gutxien, ostera, domeketako pelikulak dira (batez ere Tim Burtonenak).

Gure ikuspuntutik, Mutrikuko Gaztelekuaren sorrera oso egokia izan da, orain gazteek denbora igarotzeko leku bat dutelako. Espero dezagun Euskal Herriko beste hainbat herritan horrelako egitasmoak bultzatzea.