437 Zenbakia 2008-04-25 / 2008-05-02

Artisautza

Borja Jiménez Mohar. Maketa Arkitektonikoak: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Orain arte inoiz ere ez dugu ekarri atal honetara MAKETA ARKITEKTONIKOEN espezialitateko artisaurik. Baina, egia da antzeko jardueratan aritzen diren artisauei buruz hitz egin dugula. Horrela, gogorarazten dizuegu hiru aukeretan ekarri ditugula ontzi-modelogileak (EUSKONEWS 253, 339 eta 401 zenbakiak), eta behin nekazaritzako tresnen maketagilea (EUSKONEWS 211 zk.). Gaur Borja Jiménez ekarri dugu, teknikari eta aurrerapenari loturiko artisaua, maketa arkitektonikoak egiten dituena.