
Artisautza
Borja Jiménez Mohar. Maketa Arkitektonikoak: Prozesuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Bere lana burutzeko honako makina hauek erabiltzen ditu: Tupia. Disko-zerra. Fresatzeko makina. Mahai gaineko tornua. Aire bidezko pintura-ekipoa. Mahai gaineko zulatzeko makina.
Horietaz gain, baditu beste makina eramangarri batzuk ere, esaterako: lixagailua, zulagailua, zerra, etab. eta milaka tresna: zerrak, gubiak, trintxak, guraizeak, ebakitzailea, kurrikak, aliketak, bihurkinak, lapitzak, pintzelak, etab.
Baliabide modernoak ere erabiltzen dituzte, hala nola, ordenagailuak, inprimatzaileak, eskanerra...
Materialei dagokienez, askotarikoak dira: hainbat motatako eta lodieratako zurak, plastikoak, alanbrea, metakrilatoak, PVCa, polispana... Batzuetan baita txapa metalikoa ere.
Kontsumigarriak: kolak, pinturak, esmalteak, etab. 1/50, 1/100, 1/250 eta 1/1000 eskaletan lan egin ohi dute, nahiz eta eskatzen zaien beste edozein eskaletan ongi moldatzen diren.
