437 Zenbakia 2008-04-25 / 2008-05-02

Artisautza

Borja Jiménez Mohar. Maketa Arkitektonikoak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUA

Juan Carlos Jiménez Menéndez Ceutan jaio zen 1928an. Ceutan hasi zen bitxigile-lanbidea ikasten. 25 urterekin Donostiara etorri zen baina, eta Moraza kaleko pisu batean bitxigintzako tailerra jarri zuen, 1965era arte irekita egon zena.

Urte horretan, bere bezero batek, Ramón Hernándezek, Donostia hiribideko eraikinaren aurrealdearen maketa egin zezakeen galdetu zion. Ordutik aurrera, bitxigintza maketa arkitektonikoen fabrikazioarekin txandakatu zuen, azken hori jarduera bakar bihurtu zen arte. 1995ean jubilatu zen.

Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak Artisau Maisu titulua eman zion.

Haren semea, Borja Jiménez Mohar (Juan Carlosen lau semeetariko bat), Donostian jaio zen 1965eko azaroaren 19an. Bere hiriko Marianistetan lehen ikasketak egin ondoren, Arte Ederrak ikasi zituen. Ikasketak amaitu aurretik lanean hasi zen. Noizbehinka bere aitari tailerrean laguntzen zion, eta 1993an tailerraren kargu egin zen.

Gaur egun bere tailerrean hiru langile ditu lanean. BORJA JIMÉNEZ MOHAR Ubarburu pasealekua, 5 Entpl. ezk. 20014 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN Tel. 943 469 604 Mugikorra: 679 677 642 Posta: borja@jimenezmaquetistas.com Weba: www.jimenezmaquetistas.com