
Artisautza
Borja Jiménez Mohar. Maketa Arkitektonikoak: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Honako alor hauetarako maketak, infografiak eta animazioak egitea da bere espezialitatea: Urbanismorako. Higiezinen sustapenerako. Arkitektura lehiaketetarako. Ingurugiroa ezagutzeko zentroetarako eta museoetarako.
Borjak esan digunez, batzuetan interesatzen dena eraikina edo etxea sustatzea da, baita barruko xehetasunak ere. Beste batzuetan, berriz, erakutsi behar dena, sustatu beharrekoa, ingurunea da, eta horietan eraikinak bolumen soilak baino ez dira izaten.
Bere bezeroak arkitektoak, eraikuntza-enpresak, higiezinen agentziak eta entitate ofizialak (Eusko Jaurlaritza, Diputazioak, Udalak, etab.) dira.
Probintziako 30 eraikin esanguratsuenen maketak egin dituzte, Miramon Parke Teknologikoan (Donostian) aurki ditzakegunak. 2007ko abenduaren 14tik 16ra, Kursaal jauregian (Donostian) eginiko SINGen, Gipuzkoako Higiezinen Azokan, stand propioa izan dute. Azoka horrek onarpen handia du.
