Euskonews Gaztea
Gaiak: Martxoak 8: bertsoak
Arrasate Euskaldun Dezagun Arrasateko euskara elkartea da. Bertan bertso eskola bat dago, eta ikasleak ostiralero biltzen dira. Aurten hiru neska dabiltza bertan: Maddi, Lide eta Ane. Lehenengo biek 14 urte dituzte eta Anek berriz, 10. Bat–batekotasuna praktikan jartzen dute gazte hauek eta EUSKONEWS GAZTEA aldizkarirako zenbait bertso prestatu dituzte martxoaren 8a dela eta. Hona hemen:
(Doinua: Batetikan korroska) Ezker–eskuin: Maddi, Ane eta Lide. Maddi Labayen
Diskriminazioa ta biolentzia emakume guztion betiko trantzia ta gaur berriz nahi dugu aldarrikatzia berdintasuna dela gure irrintzia ospakizun bihurtuz martxoak zortzia. Lide Ansonegi
Hemen bizi ohi da arraren menpean, biolentzia jasan ta mehatxupean, noiz biziko gara gu ai! Era askean? Laster lortuko dugu lanaz eta hizketan, egun hori heltzea nahi dut benetan. Ane Zuazubiskar
Ai zenbat kolore ta ai zenbat arraza, emakume ta gizon hau da anabasa, bakoitza hortxe dabil bai ba bere kasa eskubide berdinak ez da gauza erraza berdintasuna lortu ai eta ez pasa.