424 Zenbakia 2008-01-18 / 2008-01-25

Euskonews Gaztea

Gaiak: Danbor hotsak

OLALDE, Aitziber

Antiguoko Donosti Zarra konpainia, 1910.urtean.

Iritsi da donostiarrentzako egun berezia. Izan ere, 2008ko Danborradari urtarrilaren 20ko gauerdian emango diote hasiera eta Gipuzkoako hiriburuan jai giroa nagusituko da 24 orduz.

Aspaldiko ohitura hau noiz hasi zen ez dakite zehatz-mehatz. Hala ere, historiagile batzuk bat datoz ondoko teorian: 1863.urtea baino lehen, orduan hiriaren harresi barruko hiru iturrietatik batean elkartu ziren pertsona batzuk. Hauek, soldadu, urketari eta beste lanbide batzuetako kideak (hala nola okin eta artisauak) ziren eta burlazko parada militarra egin zuten. Militarren barrilak eta emakumeen egurrezko pertzak danbor inprobisatu bihurtu eta ordutik ei dator ohitura. Baina zer ikusiko dugu bertan?

Talde uniformatuek Donostiako kaleak hartuko dituzte igande honetan. Urketari, sukaldari, kantinera eta Napoleonen soldaduen paperean, Raimundo Sarriegiren doinuei jarraituz danbor eta barrilak astinduko dituzte 24 ordu iraungo duen festa zaratatsu honetan. Danborrada Intxaurrondon, 1996an. Argazkia: Pilar Rivera.

Elkarte kultural edo gastronomietatik sortutako taldeak izango dira gehien bat. Guztira, 77 talde misto, 23 gizonezkoenak eta emakumeez osatutako bat izango dira egun horretako protagonistak.

Konstituzio enparantzan Gaztelubide elkarteak bandera altxatuko du. Izan ere, aurten 75 urte betetzen ditu eta modu bereziz hasiko dute jaia donostiarrek. Ondoren, auzo denetan hots berezia entzuteko aukera egongo da.

Martxa militarrak oinarri duen festara ez dute hutsik egingo donostiarrek. Sentsazio berezia sortzen duen eguna, donostiarrak harrotasunez bete eta bisitariak txunditzen dituena. Azpeitian ere, danborrak nagusi

Bestalde, Azpeitian ere ospatzen dute danborrada. Gauerdian Olazko plazatik irtenda, hogei bat konpainiek herriko kaleetan zehar egingo dute beraien erakustaldia. Ostean, San Sebastian martxa jotzeko udaletxe aurrean jarriko dira.

Huts egingo al duzu? Animatu eta entzun itzazu danborrak!