422 Zenbakia 2008-01-04 / 2008-01-11

Euskonews Gaztea

Taldea: Paganell Zarbo

ADEVE

ADEVE

Deskribapena

Zarbo beltzaren antzeko gorputza dauka. Lehenengo bizkar–hegatseko lau erradio erdikoak, ordea, berdinak ditu, eta ez da bat nabarmentzen besteen gaindik. Ezaugarri horretan bereizten da gainerako zarboetatik, alegia, ez dauka erradio librerik lehenengo bizkar– hegatsaren gainaldean, eta 50 ezkatatik gora ditu luzetarako lerroan.

Tamaina

15 cm.

Biologia

Udaberrian ugaltzen da, zarbo beltza eta hareatako zarboa bezalaxe. Arrak jagoten dituzte arrautzak, harik eta lehertzen diren bitartean.

Elikadura

Krustazeo txikiak, anelidoak eta moluskuak.

Habitata

Talde txikietan bizi da, hondo lohitsuetan, itsasertzetik hasi eta 120 metro bitarteko sakoneratan. Sarritan, portuetan ere aurki daiteke.

Hedapena

Atlantikoa, hasi Senegaletik eta Eskoziaraino, eta Mediterraneoa. Oso ugaria. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.