422 Zenbakia 2008-01-04 / 2008-01-11

Euskonews Gaztea

Gaiak: Artea Amurrion

ZARAOBE Institutuko lantaldea

Amurrio



Euskal Herriko herri gehienetan bezala, Amurrioko kaleetan ere artelan ezberdinez goza dezakegu, eta artikulu honetan, hiruri egingo diegu aipamena: Oteiza eta Serraren arteko elkarrizketak

Imanol Marrodan eskulturagileak 2001 eta 2002 urteetan zehar egin zuen lan hau. Hamabi tona, sei metroko zabalera eta lau eta erdiko altuera du.

Egitura zabala eta itxia konposatu nahi izan zuen eskultoreak. Modu honetan, egitura erraldoi hau airean zintzilikatuta balitz bezala geratzen da. Eskulturaren kokapenak barruan ere sartzea uzten du eta hala, barrutik duen kolore urdinak harrapatzen gaitu. Gainera, batzuetan pentsatu ahal dugu pieza erraldoia jausiko balitz barruan harrapatuta geratuko ginatekeela. Matxinsaltoa

Belarrez hornituko den matxinsalto bat sortzeko bost metroko egitura bat jarri da Amurrioko Villa Fe eta Nagusien egoitza lotzen duen lorategian. Amurrioko lorazaina eta pintorea den Juan Ramón Ruiz eta bere laguna eta aldi berean eskultorea den Jaime Udaeta izan dira ideia sortu dutenak.

Momentuz egitura eta bi hagin (tejo) jarri eta landatu dituzte, baina ziur aski beste zuhaitz bat landatu beharko dute matxinsaltoaren aurrealdean. Artelana topiariaren bidez burutuko da; hau, apaingarrizko inausketa edo ebaketari deitzen zaio. Beraz, teknika honen bidez eta eskulturan zehaztutako perfilari jarraituz moztu behar dira belarrak edo kimuak, modu horretan ederlan eskultorikoak lortuz. Beraz, obra hau eskultura eta lorezaintza arteko fusio bat dela esan daiteke. Guk

Guk 31 tonako altzairuz egindako eskultura erraldoia dugu, 2003 urtetik geroztik herriaren nortasun ikur bat bihurtu dena hain zuzen ere.

Amurrioko Juan de Urrutia parkeko pergolan Angel Caminok egindako lan hau jarri zenetik, ohiko irudia bihurtu da amurriarrengan.

Artelana Amurrioko hirian eta jendearengan inspiratuta dago. Oso harrigarria da eskulturak duen forma eta tamaina. Eskulturak hamaika pieza ditu eta bere egitura hiru zutabetan sustengatzen da. Lehenengoa, politika arloari dagokiona dugu, bigarrena gizarteari dagokiona eta hirugarrena kulturari dedikatua dago. Hiru hanka erraldoi hauetatik erdikoan Amurrioko elkarte guztiak topa ditzakegu, eta aldeko besteetan antzinako eta gaur egungo biztanle guztien izenak, iragana, oraina eta etorkizuna islatzen dute.