422 Zenbakia 2008-01-04 / 2008-01-11

Euskonews Gaztea

Gaiak: Amurrioko Aresketamendi gunea

ZARAOBE Institutuko lantaldea

Amurrio

Ur-bonba.

Jakin badakigu energia berritzaileak beharrezkoak direla gaur egun. Amurrioko Udalak ere horren kontzientzia izan du eta ondorioz, Aresketamendi sortu du. Publiko eta bisitari guztiei ofizialki zabaldu zitzaien 2006ko maiatzaren 24an. Parke tematiko honetan energia berriztagarriei buruz gehiago jakiteko aukera dugu eta baita indar hauei buruzko informazioa era didaktiko batean ikusteko ere. Ez da museo soil bat, hau da, ikusi bai baina ukitu ezin diren osagaiez osatutakoa. Izan ere, Aresketamendiren ezaugarri nagusia da bertan dagoen guztia ukitu egin behar dela.

Erakusketa honek, 22.600m2 dauzka, eta kilometro bat inguru dituen egurrezko pasabide bat du, non tramankulu asko agertzen zaizkigun ibilbidean zehar ?guztira 26 aparailu eta asmamen aurkituko ditugu; hauek mugituz energiaren eragina zein den ikusten dugu. Umeak jolasteko eta bide batez energia berriztagarriak oso garrantzitsuak direla ohartarazteko, jolasten gozatuko dute Aresketamendin. Aresketamendiko bizikleta-energia berriztatzaileak.

Energia berriztagarrien eraginkortasunarekin ondo pasatzeko aukera izango dugu, beraz, Amurrioko parke tematiko honetan. Gure iritzi apalean oso leku polita eta interesgarria da, entretenitzeaz gainera, ikasteko era desberdin bat ematen baitigu. Izan ere, energia-iturrietako informazioa hartuko dugu bertan buelta bat emanda eta gainera, beraiekin esperimentatuz gertuagotik ikusiko ditugu naturari laguntzeko aukera desberdinak. Animatzen zaituztegu leku hau bisitatzera! Hemen duzue ordutegia. Gerturatu Aresketamendira!

Neguan: Urritik martxora. Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara

Udan: Apiriletatik irailera. Asteartetik igandera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00tik 20:00tara