Euskonews Gaztea
Elkarrizketa: Reyes Moleres. (Aktorea): Gazteak publiko zorrotzak direla egia da, aspertzen badira, kexatu egiten dira
Amurrio
Zelan sortu zitzaizun aktorea izateko grina?
Institutuan 3.BUP kurtsoa egiten nenbilela, antzerki tailer batean sartu nintzen eta antzezlanak egin genituen; nik uste hor hasi zela.
Zer nolako zaletasunak dituzu?
Nire lanbideari lotuta zinea ikustea asko gustatzen zait. Baina irakurtzea eta kirol batzuk igeriketa bezalako kirolak egitea ere atsegin ditut. Elkarrizketatzaileekin batera, institutuko atarian.
Non sentitzen zara erosoago, antzerkian edo telebistan?
Ni gusturago nago antzerkian, egiten dudan lanaren kontrol gehiago daukadalako, eta aktoreok denbora gehiago dugulako prestatzeko.
Telebistako zein saiotan agertu zara?
Kapitulu batzuk egin nituen Hospital Central telesailean.
Antzezle munduan ibilita, izan al duzu txikitako idoloren bat ezagutzeko aukera?
Egia esan inoiz ez dut idolorik izan.
Zein izan da izan duzun lankiderik politena?
Iaz hiru aktore ederrekin lan egiteko aukera izan nuen: Patxo Telleria, Eneko Olasagasti eta Tessa Andonegirekin, hain zuzen ere.
Noizbait sentitu al zara deseroso paper batean?
Bai, batzuetan egiten dudana ez zait batere gustatzen. Lanbide honek beti lan desberdinak egitera bultzatzen zaitu eta zenbait kasutan arazoak izaten dituzu.
Badakigu umeentzako lan bat edo beste egin duzula...
Batzuk egin ditut, bai baina batez ere Izarrak deitutakoarekin lan handia egin dut. Italieraz sortutako antzezlana da eta itzulpena egin eta gero hona ekarri zuten eta oso ondo geratu da. Erantzun bikaina izan du.
Publiko zorrotza al dira gazteak?
Egia da aspertzen badirela, esaterako kexatu egiten direla. Ez bazaie lan bat gustatzen esan egiten dute eta niri hori ondo iruditzen zait.
Lan bati ezezkoa eman al diozu haurdun egoteagatik?
Bai, behin baino gehiagotan gainera. Esate baterako, Mi querido Klikowsky telesaiorako kapitulu batzuk grabatzeko deitu ninduten, baina eskatzen zidaten pertsonaia interpretatzeko nire bederatzi hilabeteko triparekin ezin zen egin, eta orduan ezetz esan nien.
Laburrean
Mendia ala hondartza? Ba azken bolada honetan hondartza lasaiago egoten naizelako, asko gustatzen zait mendia Telesaio bat edo antzezlana? Antzezlana. Kotxea edo bizikleta? Orain kotxea, baina bizikleta asko erabiltzen dugu Urduñan Ezkerra edo eskuina? Ezkerra Etxeko abererik bai? Ez, ez , ez! kar, kar, kar!
Bidaia bat. Beno, Birmaniara joatea nahiko nuke etorkizun batean. Aurretik nire mutil-lagunarekin Vietnamera joan nintzen eta oso polita izan zen Lurralde bat? Ba, asko, denak daude ondo ezta? Herri bat? Urduña Zenbaki bat? Hiru Okela edo arraina? Nahiago dut okela baina azken bolada honetan arraina jatera behartu dut neure burua Amets bat? Erditzea eta gero etorriko dena ondo joan dadila eta nire lanbidetik bizitzea betiko Amets gaizto bat? Semeei zerbait gaizki gertatzea edo horrekin lotuta edozer Leku bat? Niri une honetan sofa (barreak) Mutil izen bat? (Denbora luze pentsatu ostean) Manolo (barreak) Aktore bat? Patxo Telleria mutiletan eta Tessa Andonegi emakumezkoetan
Honako hitzek zer esaten dizute:
Urduña: Nire herria Filmoteca vasca: Ezer ere ez Ibarretxe: Politikari bat Jordi Rebellon: Lankide ohia Maria Casal: Lankide ohia eta laguna oraindik Julio Medem: Oso zuzendari interesgarria Ikusi duzun azken filma: Siete mesas de billar francés Reyes Moleres (Bilbo, 1968ko urtarrilaren 6a) Bilbon jaio arren, urduñarra sentitzen da Reyes. Aktore lanetan gaztetan hasi zen. Antzoki asko zapaldu ditu, bai eta telebistako telesailetan parte hartu ere. Getxoko Antzerki Tailerrean hasi zen eta baina beste hainbat tokitan ere ikasi du, Katalunian esaterako. Pedro Pinzolasen Siempre felices luzemetraian protagonista izan zen, eta Elxeko (Alacant) eta Alfa del Piko zinemaldietan emakumezkoen antzezle onenaren saria jaso zuen Cita con Alberto filman eginiko lanarengatik. Zenbait telesailetan ere hartu du parte, Hospital Central arrakastatsuan, esaterako.