421 Zenbakia 2007-12-21 / 2008-01-04

Artisautza

Juan Cruz Gutiérrez. Erloju zaharberritzailea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Lehenago ere ekarri ditugu sail honetara erlojugileak. Lehena Luis Aranburu izan zen (Euskonews & Media 285. zk.) eta bigarrena Agustin Chartón (Euskonews & Media 383. zk.), bakoitza bere berezitasunekin, betiko legez.

Gaurkoan ere orratz, ardatz eta hortzen artean dabilen artisaua dakargu gurera, JUAN CRUZ GUTIÉRREZ, baina bere kasua “berezia” da, bere benetako espezialitatea antzinako erlojuak direlako, horiek berriztatzea hain zuzen ere. Dena den, eskura datorkion edozein erloju konpondu, garbitu eta berriztatzen du.