421 Zenbakia 2007-12-21 / 2008-01-04

Artisautza

Juan Cruz Gutiérrez. Erloju zaharberritzailea: Prozesuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PROZESUAK

Arazo bat konpondu ahal izateko lehenik eta behin gertatzen denaren berri izan behar da. Berdin gertatzen da erlojuekin. Bat konpondu behar denean arazoa zein den ikusi behar da. Hori batzuetan agerikoa izaten da, baina gehienetan erlojua desmuntatu egin behar da arazoa ikusteko.

Desmuntatu ondoren pieza guztiak ondo garbitu behar dira, matxuratutakoa konpondu edo ordezkatu eta berriro muntatu. Ondoren doitu eta afinatu egin behar da.

Tresnei dagokienez, lanabes ugari erabiltzen ditu. Batzuek erabilera orokorrerako, beste batzuk lan berezitarako, besteak lanabes zaharrak (XVIII. mendekoak). Hauek nabarmenduko ditugu. Tresneria Erlojugile-mahaia, argi onarekin eta beso-euskarriarekin. Tasa. Tornuzila. Bihurkin-sorta, hainbat punta eta tamainakoak. Erlojugile-mailuak. Eskuilak. Kurrikak, hainbat mota eta puntakoak. Tamaina askotako ebakitzaileak. Hainbat aliketa. Otxaburu-sortak. Matxarda-sortak. Haridun itxiera duten erlojuen tapak irekitzeko giltza bereziak. Hainbat erlojugile-lupa, handitze-maila askotakoak. Egurrezko uztaiak, erlojuen euskarri. Hautsetik babesteko beirazko kanpaia, erlojuarekin lanean ari ez denean bertan gordetzeko. Gomazko perilak erlojuaren gainean putz egiteko. Piezak gordetzeko kutxatxoak. Hainbat atal dituen oliontzia. Ekipamendua Erlojugile-tornuak. Erloju-gurpilen hortzak artezteko gailua. Erlojugileen fresatzeko makina. Mahai gaineko zulagailua. Eskuzko zulagailua. Zorrozteko makina. Piezak epeltzeko labeak. Ultrasoinuen garbigailua. Martxa kontrolatzeko makina Multimetro elektrikoa. Kontsumigarriak Piñoientzako koipe berezia. Ezpelezko eta pasta zurizko zotzak piezak ondo garbitzeko. Garbiketarako bentzina.

Ezinbestekoa da fabrikazioari buruzko ezagutza historikoa izatea, antzina, esaterako, merkurioz urreztatzen baitzen. Ohiko eran garbitzen bada, metal-garbigailuarekin adibidez, patina hori kaltetu daiteke edo erabat desagertarazi. Horregatik funtsezkoa da ondo jakitea garai bakoitzean erlojuak nola egiten zituzten, modu horretan produktu egokiak erabiltzeko, kalterik eragingo ez dietenak.