Euskonews Gaztea
Taldea: Azeri arrunta
Ezaugarriak
Zelaian dagoela txakur txiki batekin nahasi daiteke. Ilearen kolorea arre argi urdinxka eta nabardura adierazgarri gorrixken artean dabil, kokotsean argiagoa izanik. Ilea luzea eta ugaria da, batik bat buztanean; hau da bere ezaugarririk nabariena. Hatzak txakurren antzekoak dira, baina luzeagoak. Gordelekuak zikinak dira; harrapakin hondarrak daude barruan eta gorotza kanpoan. Azeriak duen sunda bereziak dagoen tokia salatzen du. Gorotzak zilindrikoak dira (7-10 cm x 2,5 cm), bideetako harri, makila eta antzerako tokietan uzten dituelarik.
Tamaina
Burua eta gorputza: 60-90 cm. Buztana: 35-40 cm. Pisua 6-10 kg.
Biologia
Araldia abendutik urtarrilera izaten da, ernaldiek bi hilabete inguru irauten dute eta kumaldiak 3-5 kumatakoak izaten dira.
Elikadura
Orojalea da, batik bat, mikro-ugaztunek, eta kopuru murritzagoan, hegaztiek osatzen dute bere elikadura. Udazkenean fruitu eta basa-garauak jaten ditu. Ornogabekoren bat ere jaten du eta ingurunera moldatzeko izugarrizko ahalmena dauka, hirietako zakartegietan ohiko bisitaria da eta noiz-behinkakoa baita baserrietako oilategietakoa ere. Hau dela eta, espezie goranahitzat hartu dute.
Habitata Espezie ubicuista dugu, hau da, ia edozein tokitan aurki daitekeena. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.