417 Zenbakia 2007-11-23 / 2007-11-30

Euskonews Gaztea

Elkarrizketa: Yolanda Arrondo. Bai Euskarari proiektuko teknikaria Agurainen:

ERDOZIA, Agurtzane LOPEZ DE ABERASTURI, Leire

Aniturri Institutuko lantaldea

xxx

Zertan datza ?Bai Euskarari? proiektua?

?Bai Euskarari? proiektua euskararen normalizaziorako aurrera pausoak ematean datza. Eragile bakoitzak berak nahi dituen eta egin ahal dituen konpromisoak hartu eta betetzen ditu. Yolanda elkarrizketagileekin.

Urte batzuk barru, euskara gehiago erabiliko dela uste duzu?

Espero dut baietz. Horregatik saiakera handia egiten ari gara denon artean.

Noiz ikasi zenuen euskara?

Ni hamaika urterekin hasi nintzen, gau eskolan baina hamalau nituenean utzi egin behar izan nuen, Gasteizen hasi nintzelako institutuan. Gero, oso berandu hasi nintzen, ikasketak bukatu eta langabezian nengoenean euskara ikastaro trinkoak egin nituen.

Zerk animatu zaitu euskara bultzatzea?

Batez ere odolak. Aita euskalduna zen, Zegamakoa, eta beti sentitu izan dut nire hizkuntza eta nire herriaren hizkuntza euskara dela, nahiz eta ama hizkuntza gaztelania izan.

Zergatik uste duzu Agurainen gazteek euskara gutxi erabiltzen dutela?

Uste dut helduek erabiltzen ez badute, gazteek ezta. Txikitatik harremanak gaztelaniaz egiten badira, oso zaila da ohitura horiek aldatzea.

Eta ikastolan dauden umeen artean zeintzuk hitz egiten dute kalean euskaraz?

Gehien bat guraso euskaldunak daukatenek eta are gehiago txikiak baldin badira.

Zelako lana hari da egiten AEK-k Agurainen?

Izugarrizkoa, egia esan. Jende asko atera da euskaldunduta AEKtik. Hemen dagoen eta egon den jendea oso motibatuta dago, eta gero, eguneroko bizitzan, erabiltzen dute.

Zein iritzi duzu euskara batuari buruz?

Polemika handia egon da beti. Batua sortzeko hamarkadak eta hamarkadak egon ziren. Nik errealitatea ikusita uste dut behar-beharrezkoa beharrezkoa dela, batez ere ez, dakienak ikasteko. Baita, denon artean hobeto elkar ulertzeko ere. Lehenengo urteetan alde batera utzi zituzten euskalkiak eta uste dut gehiago erabili behar direla.

Zenbat pertsona zaudete lan hori egiten?

Ni teknikaria naiz eta badago zuzendaritza batzorde bat ere; 12 gaude sartuta. Horien artean AEK, ikastola, institutua, udala, kontseilua eta konpromisoak hartu dituzten beste entitate batzuk ere. Hilero edo bi hilabetetan behin biltzen gara lanak erabakitzeko.

Euskara ikasi nahi duen jende asko al dago?

Bai, zorionez badago, eta gero eta jende gehiago gainera. Yolanda Arrondo (Arabarra) xxx.