416 Zenbakia 2007-11-16 / 2007-11-23

Euskonews Gaztea

Taldea: Ziza berde-beltza

ADEVE

ADEVE

Deskribapena

Tricholoma sejunctum–en hainbat barietate ditugu, hala nola, coniferarum, fagetorum, squamuliferum barietateak, denek dituzte ezaugarri mikroskopiko berdeak. Alde bakarrak txapelen edo hanken kolorea eta dituzten habitat ezberdinak dira. T. Sejunctum ereduarekin honako aldeok ditu coniferarum–ek: Txapelak 12–15 cm–ko diametroa izan dezake, kolorea ilunagoa, erdialdea ia beltzezka, azala likatsua edo zetakara baina ez zuntzezkoa. Hanka sendoagoa, behealdea ia puntan bukatzen zaio eta kolore arros berezia du, zaporea askoz mingotsagoa. Eta azkenik, koniferoen azpian azaltzen da eta ez hostozabaletan.

Habitata

Uda–udazken aldean azaltzen da mendiko konifero–basoetan. Gure eskualdeari bagagozkio Nafarroako Pirinioetan batez ere. Oso espezie bakana da gure Herrian.

Jasangarritasuna

Ez da jatekoa, bere mingostasunagatik, urdail–hesteetako gorabeherak sortaraz ditzake. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.