415 Zenbakia 2007-11-09 / 2007-11-16
Deskribapena
Metro bateko goierako landarea, lore gara mordotsu eta adarkatu batekin, lore txuri handiak ditu, tepalo bakoitzean lerro mehe arre laranjatu batekin.
Loraldia
Maiatzetik uztailera du loraldia.
Habitata
Basoko zona hosto erorkorra eta lur menditsuak hartzen ditu anbulu zuriak. Lur arrokatsuetan hazten da eta baita soroetan eta 2.000 m-tako garaierako baso zuri guneetan ere. Ganaduaren pasuaren eta basoaren hondamendiaren iragarlea da.
Oharrak
Espezie honekin ahaidetua eta nekez bereiz daitekeena, basaporrua (Asphodelus ramosus) dugu, lore matsalkoaren adarkadura handiagoagatik bereizten dena; mediterraneoko mazelako lurralde eguzkitsuak hartzen ditu. Animalien pasuaren eta urteroko sute ekintzen landare iragarlea, suak hondatutako lurretan den espezie bakarra izateraino iritsi daiteke. Genero honetako beste bi espezie, Asphodelus aestivus eta Asphodelus fistulosus, eskasagoak dira eta putzu ertzak, soroak, eta hegoaldeko guneetako lur hareatsuak hartzen ditu. Aurrekoak baino altura txikiagokoak, beraien lore garaiak oso adarkaturik daude, basaporruen edo anbuloen tamaina hartzera iristen ez direlarik. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.