414 Zenbakia 2007-11-02 / 2007-11-09
Miarritze Euskal Herriaren kostaldean aurkitzen da. 30.000 biztanlez populatua da gutti gorabehera baina udan biztanle kopurua lau aldiz biderkatzen da turistekin. 1995, urtetik landa Miarritzeko turisten kopurua hiru aldiz emendatu da, fenomeno hori azter dezagun.
Azken urte hauetan, Miarritzeko etxebizitzen prezioak asko igo dira, %3 eta %4 artean bataz beste. Honen arrazoi nagusia turismoa izan daiteke, gero eta jende gehiago baita bertara gerturatzen direnak denboratxo bat pasatzera. Miarritzen, %35 errentadunak dira eta etxebizitzen %65 bigarren etxebizitza da batzuentzat. Arazoa salatuz
Biarritzen egin zen higiezinen erakusketaren karietara, Lurra kolektiboak manifestazioa antolatu zuen martxoaren 10ean. Inmobiliario saloina = probokazioa, Euskal Herria ez da salgai lelopean, Biarrizko erakusketaren atarian, arratsaldeko hiruretan, etxebizitzaren arazoaz kezkatutako pertsona oro protesta egitera gonbidatu zuen kolektiboak.
Aurreko urtean hiri berean izan zen erakusketan, antolatzaileek ez zuten kolektiboa egotea onartu nahi izan, eta higiezinen espekulazioaren kontrako mezua karrikatik igorri zuen Lurrak. Iazko ereduari jarraiki, ahalik eta jende gehiena elkartzeko xedearekin antolatu zuten protesta. Arrazoiak
Pisuzko arrazoi askok bultzatu dute ekintza antolatzera espekulazioaren gehiegikeriak salatzen dituen kolektiboa. Besteren artean, etxebizitzaren prezioak etengabe garestitzeak gazteek etxe bat erosi edo alokatzeko duten aukera gero eta gehiago mugatzen diela nabarmendu du Lurrak. Bestetik, Estatu frantsesean Lapurdiko kostaldea Paris inguruko eskualdearen ostean garestiena izateak bertako jendeari ekartzen dizkion arazoak gogorarazi dituzte kolektiboko kideek.
Miarritzen etxebizitza bateko metro karratu bakoitzak 3.520 euro balio ditu, baina beste aukera batzuk ere badaude, alokairua adibidez: Estudio bat udan 835 euro ordaindu behar da aste batentzat (orokorki) eta neguan aldiz, 200 euro inguru aste batentzat (orokorki)