413 Zenbakia 2007-10-26 / 2007-11-02

Euskonews Gaztea

Taldea: Garrapoa

ADEVE

ADEVE

Deskribapena

Hegazti potoloa; gainaldea gris urdinxka kolorekoa du, begiak zeharkatzen dituzten zirrinta beltz banarekin, eta azpialdeak, gorriztak edo okre antzekoak. Espezie hau, ia erabat zuhaitz zalea da, eta deigarria da enborretan zehar buruz behera jaisteko duen trebetasuna; izan ere, ez okilak ez gerri-txoriak ere ez dira honelako balentriak egiteko gauza.

Tamaina

Luzera: 14 cm. Pisua: 20-22 g.

Biologia

Ugaltze-sasoian ezinbestekoak ditu habia egiteko zuloak dituzten adineko zuhaitzak. Harrapatzaileen arriskua murrizteko, txikiago egiten du habiaren sarreraren diametroa, bere listuaz bustitako buztin-bola txikiak itsatsiz; hauxe da zalantzarik gabe espezie honen jokaeraren ezaugarririk bereziena.

Elikadura

Zuhaitz hosto erorkorren enbor eta adar lodietan elikatzen da nagusiki, eta, neurri txikiagoan bada ere, zorua eta zuhaitzen adaburuak ere miatzen ditu. Konifero-basoak eta baso hostozabal gazteak saihesten ditu; hori dela eta, espezie honen kontserbazioa, beste espezie troglodita batzuena bezala, estuki lotuta dago baso hostozabal helduen kontserbazioarekin.

Habitata

Hostogalkorren basoak oso gustuko ditu. Euskal Herrian, Mediterraneoko eskualdeetan ez beste lekuetan bizi da. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.