412 Zenbakia 2007-10-19 / 2007-10-26

Euskonews Gaztea

Taldea: Txori Zezen Arrunta

ADEVE

ADEVE

Deskribapena

Laurogei cm-ko luzerara heldu daitekeen tamaina handiko hegazti honek, itxura zaparrotekoa da. Arre, urre nabar eta marraduna da. Goialdea, burua kontutan izanda, beltz marraduna eta motaduna da, eta behealdea argiagoa. Hori-berde koloretako mokoa du eta hankak berdeak dira ere.

Tamaina

Luzera: 80 cm.

Biologia

Egunsentiko aktibitatea duen animalia da, landaretzan ematen du denbora asko, erdi ezkutuan eta bakardadean adar eta kanaberen artean mugitzen. Ia ez du inoiz hegan egiten, hori dela eta hegazti hau ikusteko zailtasun handia dago. Arraren oihua ematen digu bere presentziaren aztarna. Orro antzeko bat gogoratzen duen oihua kilometroetara entzun daiteke. Landaretzaren artean tamaina handiko habiak egiten du, lezka eta uretako landareen artean. Bost edo sei arrautzatako errunaldi bakar bat egiten du. Espezie honen populazio handienak Holandan, Frantzian eta Alemanian daude, eta Euskal Herrian izandako lau kontzentrazioen berri besterik ez dago. Europako populazioen atzerakadak, Penintsula Iberiarrean dagoen indarberritzearekin kontrastatzen du. Gure lurraldean egokiak diren habitaten eza dela eta, espezie honek dituen habiak egiteko gaitasuna murrizten da. Horrez gain, ehizak, hibernatzaileak diren espezieei egindako kaltea azpimarratzekoa da. Europan, ehizak egiten dituen ondorio kaltegarriaz gain, lezkarien aldakuntza eta desagerpena, hau da, gehien gustatzen zaien habitata, uren poluzioari gehituta, atzerakadaren arrazoiak bilakatu dira. Zonalde hezeen babesa finkatzea eta kostaldeko ezkutuko ehizarekin amaitzea, gure lurraldean lortu behar diren kontserbaziorako neurriak dira.

Elikadura

Arrainez, anfibioz eta uretako beste bizkarrezurdun txikiz elikatzen da, horrez gain artropodoak, muluzkoak, krustazeoak eta landareak ere jaten du.

Habitata

Kostaldeko zein barnealdeko alde hezeetan bizi da. Habitatak aukeratzean espezie zorrotza da, ur lasaiak eta zonalde zingira heze handiak okupatzen ditu eta.

Hedapena

Paleartikoko erdiko latitudeetan kokatzen da espezie hau eta Afrikako Hegoaldean populazio bakartua dute. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.