411 Zenbakia 2007-10-12 / 2007-10-19
Gurseko espetxeratze esparrua ez zen Frantziako beste esparru guziak bezalakoa , nahiz eta judu anitz atxilotuak izan, hastapenean eraikia izan zen Espainiatik ihes egiten zuten euskaldun eta espainol errepublikarrak eta brigada internazionaletako boluntarioak babesteko.
1936tik 1939ra Espainian gerla zibila izan zen errepublikar eta frankisten artean. Franco, Hitler eta Mussolini Alemaniako eta Italiako diktadoreekin aliatua zen . Hitlerrekin akordio bat egin zuen: haren arma militarren entsegua Francoren lurraldeetan egitea adostu zuten. Honen ondorioz , 1937an Gernikako hiria bonbardatua izan zen. Horregatik, Espainiatik Frantziara eskapatu ziren brigada internazionalen boluntarioak (Faxismoaren aurka borrokatzen ziren mundu guziko borondresak )eta espainol errepublikar anitz Gursera eraman zituzten .
1939 tik landa, bigarren gerla mundialaren hasieran, Juduak ere eramanak izan ziren esparrura bainan atxilotuak izaiteko. Esparru hori, ez zen eraikia izan jende kopuru handi honen atxikitzeko kapazitatearekin, ondorioz deportatuak izaiten ziren lan edo kontzentrazio esparruetara ( Auschwitz ? ). Esparruaren kokapena eta antolaketa
Gurs eko esparrua Biarnon eraiki zuten Paue eta Oloronen ondoan, Xiberutik mugaren bestaldean zelai lohitsu batean non ezin zen deus landatu, Frantzia eta Espainiaren arteko mugan. Esparrua hamahiru etxe multzoz osatua zen, ez luzez irauteko, eta berrogeita bi egunez muntatua izan zen.
Euskaldun eta espainol errepublikarrak Frantziako ekialdeko kostetara arribatzean hondartzetan metatuak ziren esparrua eraikitzen zen bitartean; oso baldintza txarretan ziren ur eta janaririk gabe. Presoen bizi baldintzak
Presoen bizi baldintzak biziki gogorrak ziren . Esparrura joan diren jende gehienek aipatzen dituzten arazo handienak ziren:
– Higiene falta , batez ere ur zikina, etxolategietan metatuak ziren , lurrean lo egiten zuten , haien janaria arratoiek lapurtzen zieten.
– Gainera, eritasun anitz eta larriak zituzten arratoiengatik, zorriak ?Bestalde, neguan etxolek ez zuten hotzetik babesten.
– Eta lohia, jende batzuek diotenez etxola batetik bestera joaiteko gerriraino sartzen ziren lohian.
Nahiz eta baldintza biziki txarretan bizi, kultura garatu zuten esparruan, musika taldeak, arte edo irakaskuntza taldeak eta kirolekoak ere sortu zituzten errefuxiatuek. Eta horrela esperantza eta bizitzeko gogoa atxikitzen zuten honi esker. Deportatzeak
Bigarren gerla mundialaren erdian hasi ziren Juduen atxilotzen eta kontzentrazio esparruetara igortzen Frantzia osoan. Honen ondorioz, gerla bukaeran, Gursen Judu anitz bazen eta asko Drancy eta Auschwitz ere eramanak izan ziren. Esparruaren bururapena gaur egun arte
Bigarren gerla mundialaren bukaeran –1945an, Frantzia askatua izan zenean– aliatuek esparruak aurkitu zituzten eta erabiliak izan ziren nazien kolaboratzaileak preso ezartzeko. Honen ondotik, Frantziak bere historia afrusaren aztarnak ezabatu nahi izan zituen esparrua desagerraraziz. Horregatik etxolak salduak izan ziren eta oihan handi bat landatu zuten. Egoera larria
Gaur egun denak oroitu behar gira iraganeko gertakariez , ez daitezen berriz errepika. 1940 eta 1943 urte artean 1.073 hil izan dira esparruan. Eta hori izan da nonbait ukan dugun helburua Xalbadorreko ikasle–erakasleek prestatu dugun ekitaldia gauzatzerakoan.