Euskonews Gaztea
Gaiak: Irratia Euskal Herrian
Olabide Ikastola (Gasteiz)
Nork esango ote zien gure aitona–amonei musika eta berriak aparatu batetik entzungo genituela ?
Orain dela zenbait urte, euskaldun gehienak baserrietan bizi ziren garaian, inork gutxik zeukan irratia etxean; eta izaten zutenak dirudun, politikari, irakasle, mediku edota elizgizonak izaten ziren gehienetan. Baina tramankulua izan arren baziren gerraosteko beldurrak baldintzatuta ezkutuan entzutenzutenak edo aparailuak baserritarrei oparitzen zizkietenak.
Honekin objektu oso garrantzitsua zela adierazi nahi dut; botere ekonomiko eta sozial altuak behar ziren eta hori guztia ona dela dirudien arren, buruhausteak ekartzen zizkiela ere badakigu.
Baina irratiaren erabilera handitu egin zen etxe guztietako objektu garrantzitsuenetako bat izatera heldu zenean. Bertatik, berri serioenetatik programa barregarrienetara entzun zitekeen. Horregatik izan zuen horrelako oihartzuna irratiak aurreko belaunaldietan. Hau da, transistorearekin bizi ziren gu telebistarekin bezala.
Hasieran, irrati kate bakarra zegoen eta hau ez zen euskaraz egiten. Urteak pasa hala eta Francoren heriotzarekin eta euskal gobernuaren bultzadarekin, besteak beste, Euskal Herriko Irratia sortu zen. Baina egia da euskaraz emititzen zuten irrati katea zegoela aurretik, Radio Loyola kasu.
Orain EITB erakundeari buruzko datu batzuk emango ditut. Azken urteetan garrantzia handia hartu du euskal gizartean eta hainbat sari jaso ditu bere gestio onagatik; azkena Zilarrezko Q-a. Baina bere lana ez da dibulgatiboa bakarrik izan, lan handia egin du euskararen alde.
Baina irratiak beherakada handia jaso du telebistaren agerraldiarekin batera. Hala ere asko dira oraindik irratiaren xarmaz gozatzen dutenak. Gehiago izan beharko ginateke irratiaren entzule, munduari eta gure herriari emandako laguntza sozial eta kulturala eskertzeko.