Euskonews Gaztea
Gaiak: Urdaiazpikoak, bere azoka
Baionako BERNAT ETXEPARE Lizeoa
Ostegun santuan hasten den azoka da eta V.mendetik gaur egun arte ospatu izan da, pazko bezperan. Urdaiazpikoaren azokaren jatorria, Louis VIek sortutako bi azoketatik dator, bata agorrilaren batean izaten zen eta bestea “Carem” delakoaren lehen egunean. Azken azoka hori, ostegun santuaren egunean pusatua izan zen, eta urdaiazpiko azoka bilakatu da.
Bertan saltzen den urdaiazpiko hori Aturri-Gaves ibaien ardatzaren inguruan diren lurraldeetan ekoiztua zen baina, Baionako hiriak zuen ezagutarazi. XIX. mende osoan urdaiazpiko azokako ohitura azkarra eta bizia zen. Hiru egun pazko aitzin, laborariak, merkatariak eta erosleak biltzen zituen hiriaren ondoan, baina toki hori mugitzen da mendeetan zehar, gaur egun Errobiko ertzetan bukatzeko. Prezioek herriko ekonomiaren egoera erakusten zuten baita batzuetan jasaten zituen krisiak. Baionako portuan urdaiazpiko guziak esportatzen eta inportatzen zituzten.
Kondaira batek dio Gaston Phoebus negu gorrian ehizatzera joan zen Salies eskualdera. Basurde bat zauritu zuen baina bere aztarna galdu zuen. Etxera sartu zen deus harrapatu gabe eta bere historia kontatu zuen.Uda beroan, gure ehiztaria toki hartara itzuli zen eta idortuta zegoen ibaitxo baten ohean aurkitu zuen gure basurdea, hila eta gatzez betea.
Gatz hori iturri gatzatu batetik etortzen zen.Ez zuen usteldua iduri eta ondorioz etxera eraman zuen. Batzuk haragi berezi hori dastatzera ausartu ziren eta biziki ona aurkitu zuten. Ondoko neguan, herri horretako biztanleek gatz onena aurkitu eta haragiaren gainean ezartzen hasi ziren kontserbatzeko. Ikasi zuten, gainera, gatza osasunarentzat biziki ona zela. Hortik dator Baionako urdaiazpikoa kontserbatzeko gatzatzen dugula. Eskualde baten pribilegoa
Urdaiazpikoak, Baionako portutik atzerrira igorriak ziren, eta hortik datorkio Baionako xingarraren izena. TMS SOFRESeko ikerketa batek aurkezten du galdetutako pertsonen %98ak Baionako urdaiazpikoa ezagutzen duela, hau da , Parme, Aoste eta Serranoa baino ezagutuagoa dela.
Bestetik, Baionako urdaiazpikoa erosiena da, 1,350 milioi saltzeekin 2006.urtean. Saltegietan produktu aniztasunagatik, urdaiazpikoa %6 apaldu da baina %11,2 emendatu saltze librean.