415 Zenbakia 2007-11-09 / 2007-11-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Bilbo lehen eta orain

COLORADO, Nerea FERNANDEZ, Haizea GARRANZO, Iratxe

Begoñazpi ikastetxeko lantaldea



Azken 50 urteetan Bilbo asko aldatu da, bai kultura arloan, bai arkitekturan, bai musikan... Gaur egun gertatzen ari dan fenomenoari, “hiriaren buelta” deitu ahal deutsagu. Hirurogeiko hamarkadan, jendeak hiriak izten ebazan, periferiarantz joateko – logela hirietarantz — baina 80. hamarkadatik aurrera alderantzizko prozesua emoten hasi zan, (gehienbat XXI. mendeko lehenengo hamarkadan). Hau da, jendea hirietara bueltatu zan barriro, eta honek, balore soziala handitu eta ekonomikoa ekarri eban.

Baina 60 eta 70. hamarkadetako gizarteak asko kritikatu eban momentu hartan egoan ez–eraikitzeko joera, hiria, toki sozial moduan nahi ebelako. Franko egon zan 1975. urtera arte diktaduraren buru, eta honek asko atzeratu eban hiriaren eboluzioa.

Ostean, hiri post–modernoa sortu zan, hau da, hiria gune sozial bihurtzen da, ez da bakarrik lan egiteko eta bizitzeko tokia. Gazteak hirietako alde zaharrera eta erdigunera bueltatu ziran, euren gurasoek lan askogaz, kanpoaldean lortu ebezan etxebizitzak utziz. Horrela, hiriko plazak indarberritu ziran eta museo, parke eta musika antzoki barriak sortu; aisialdirako guneak hiria konkistatu eban.

Bilbon, politika anti–eraikitzailetik pro–eraikitzailerako aldaketa, Europa edo Amerikako beste toki batzuetan baino beranduago gertatu zan eta modu ez hain nabarmenean gainera. Hau gehienbat frankismoagatik izan zan.

Sortutako demokrazia gazteagaz, langileek euren ahalmen ekonomikoa handitu eben eta gitxienez kotxe eta hipoteka baten jabe egin ziran. Etxebizitzak Nerbioi ibaiaren ezkerraldetik (gune industriala) eskumaldera (burgesiaren gunea) aldatu ebezan. Horrela, maila sozialen artean homogeneizazio bat emon zan, danak erdi–mailakoak kontsideratzen ziran.

Herriak hiria euren gozamenerako nahi izan eban, eta honen adibide interesgarri bat, udaletxea eta beste talde ekonomiko batzuk “Aste Nagusiaren” jabetza hartzea izan zan.

Bilboren erdigunean gauza barriak eraikitzeko joera (birmoldazio urbanistikoa) Guggenheim fenomenoaren ondoriozkoa da. Museo hau Bilboren morfologia eta azpiegitura guztia aldatu nahi dauan zerrenda luze baten lehenengo eraikina baino ez da. Eraikin hau Frank Gehry arkitekto iparramerikarraren proiektua da.

Museo hau Bilboren erdigunean aurkitzen da, ibaiaren ezkerraldean, lehen “Euskalduna” ontzi enpresak okupatzen eban toki berean. Arrazoi honegaitik, Gehryk eraikina Bilboren iragan industrialagaz erlazionatu nahi izan eban, eraikinari ontzi forma emonez eta titanio distiratsuaz eginez.

Guggenheim museoa ez da Bilbon integratu nahi dan eraikin bat, guztiz alderantziz, eraikin hau ordezkatu izan dan Bilbo horren interpretazio autonomoa da.

Museo hau kulturarenganako lehen inbertsioa izan zan; baina ez gastu publiko moduan, enpresa–inbertsio errentagarri baten moduan baino.

Honen ostean beste batzuk etorri ziran, adibidez Euskalduna jauregia eta Barakaldon egin berri dan azoka (BEC). Kulturan inbertsio honetaz gain, hiri berria eraikitzeko orduan beste bi puntu hartzen dira kontutan: alde zaharra berriztatzea eta garraiobide publikoetan inbertitzea. Garraiobideak

Azken urteetan garraiobide publiko exotikoenak sortzeaz arduratu dira Bilbon, hau da metroaren kasua. Bilboko metroa Norman Fosterren diseinua da, eta munduko lehen “luxuzko metroa” bihurtu da, pertsona gutxik erabilia (1.000.000 baino gutxiago).

Zaintza handia dago metroan eta munduko garbiena da. Gainera, oso pertsona desberdinek erabiltzen dabe, hau da, trajedun ejekutiboek erabiltzen dabe, eta baita eskolara joaten diran umeek ere, esaterako.

Metroaren ostean, tranbia sortu zan, orain dala 50 urte baino gehiago Bilbotik kendu zana, orain barriro erabiltzen da, nahaste nostalgiko eta futurista bategaz. Garraiobideekin amaitzeko, Abiadura Handiko Trena aipatu daikegu, zeinak Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotuko dauzan (Y) denbora errekor baten. Hala eta guztiz ere, Bilbok lan egin dau trenbide arruntetan ere, Abandoko geltokian linea guztiak zentralizatuz. Obra ez hain deigarria, baina oso erabilgarria.

Garraiobideak garatzeaz aparte, aisialdia ere asko garatu da: alde zaharra guztiz komertziala bihurtu da, hiriaren erdigunea bezala, eta merkataritza gune asko zabaldu dira, bai Bilbo barruan eta bai kanpoaldean ere. Bilbo barruan, Zubiarte daukagu, orain dala bi urte eraikitakoa, eta beste hiru zabaldu dira kanpoaldean, bi Barakaldon (Megapark eta Max Center) eta Artea Leioan. Honelako tokietan danetarik daukagu, arropak erosteko tokia, jatetxeak, zein etxerako erosketak egiteko lekua. Honegatik jende asko joaten da familiagaz eguna pasatzera, goizean erosketak egin ahal diralako baina arratsaldean ondo pasatu daikezu eraikin beretik urten barik, bertan bolera, zinema aretoak.... dagozelako. Kalatraba zubia, Bilbon.

Beste obra berri batzuk zubiak dira, hainbat zubi dagoz Bilbon: Zubizuri, Kalatraba zubia, Arenalekoa... eta Abandoibarrako paseoa ere sortu dabe. Honek, Zubiarte Arenaleko zubiagaz batzen dau, eta oso leku polita da arratsaldea igaroteko.

Laburbiltzeko, Bilbok jasan dauan aldaketa oso bortitza izan da, lehen hiria lan egiteko tokia eta bizitzeko lekua baino ez zan, eta orain, estetika asko begiratzen da, bai hemengo biztanleengatik, eta bai gero eta gehiago datozan turistengatik.

Arrazoi honengatik ere, lehen zikin eta motz egoan ibaia (Nerbioi) askoz ere garbiago dago, udaletxea honetaz arduratzen ari dalako. Bilbo oso industrializatuta egoan garaian, asko kutsatu zan eta.

Gure hiriak ezin dau New York, Buenos Aires, Paris edo Londres bezalako ikono urbanistikoekaz lehiatu, baina bigarren banaketa baten, lehiakor eta onuragarri bihurtzen da beste estrategia batzuetan.