417 Zenbakia 2007-11-23 / 2007-11-30

Euskonews Gaztea

Gaiak: Aguraingo biztanleriaren bilakaera

ANITURRI INSTITUTUA



Agurain muino txiki baten gainean dago, 605 metroko altueran.Geografikoki ekialdeko lautadan kokatzen da, Entziako mendilerroak eta Iturrietako mendiek mugatzen dute; iparraldetik berriz Altzaniako, Urkilako eta Elgeako mendilerroek.

Agurainek komunikazio bikainak dauzka, errepidez N-1aren ondoan kokatua, eta gainera, trenbidea du eta Forondako aireportura 34 kilometrotara besterik ez dago.

Agurainek Salvatierra izena hartu zuen Alfontso X.a Jakintsuak emandako populazio erregaliaren bidez. Hau 1256ko urtarrilaren 23an gertatu zen. Une horretatik aurrera hiribildu bihurtzen da eta Gasteizek dituen eskubide berberak bereganatzen ditu. Bi ondorio ekarri zizkion, harresia eta asteartetako azoka.

Agurainek XX. mendean zehar bere populazioa hirukoiztu zuen,1900 urtean 1393 biztanle zituen eta 2001 ean 4006 biztanlera iritsi zen. Biztanleriaren gorakada herriko industrializazioarekin loturik joan da eta lau arotan bereiz ditzakegu: Lehenengo etapa

Hau 1900tik 1950era eman zen. Epe horretan biztanleria pixkanaka higitzen hasten da. Gainera, lehen industriak ezartzen dira herrian:

1912an, Ceramica Alavesa S.A.

1924an, Panaderia Salvaterrana

1933an, Zerrategi mekaniko bat

1938an, Julian Lopez de Heredia Zurrategia Bigarren etapa

Bigarren hau 1950tik, 1975era. Epe honetan biztanleria asko igotzen da, hau da, hazkunde bizkorra ematen da. Berrogeita hamar eta hirurogeiko hamarkadetan industrializazioaren bigarren urrats bat gertatzen da. Deba haraneko enpresa batzuk kokatu ziren Agurainen eta hala, Arabako lautadako industrigunerik garrantzitsuena bihurtu zen gure herria,Gasteizen atzetik. Lurralde osoko langile asko erakarri zituen. Hirugarren etapa

Ondoren, 1975tik 1986ra bitartean, hirugarren aroa eman zen.Jaitsiera txiki bat egon zen urte horietan. Populazioak behera egin zuen 1981ean, urte batzuk lehenago, 1975ean hain zuzen ere, eman zen petrolio krisiaren ondorioz. Krisi ekonomoko larri bat eman zen eta langabeziak gora egin zuen. Bestalde, ohitura aldaketek jaiotza tasaren gutxitzea ekarri zuten. Azken etapa

Laugarren aro hau 1986tik gaur egunera artekoa dela esan daiteke, biztanleriak berriz gora egiten baitu gutxika.