417 Zenbakia 2007-11-23 / 2007-11-30
Gure familiak nola aldatu diren ikusteko, galdeketa bat egin dugu aitona–mona, guraso eta bikote gazteen artean. Bertan, noiz ezkondu ziren, zenbat urterekin, nolakoa zen beraien bizitza galdetu diegu. Hauek izan dira lortu ditugun emaitzak. Aitona–amonak.
Galdeketa 1921–1936 urteak bitartean jaiotako eta 1950–59 urteen artean ezkondutako bikoteei egin diegu eta hauek izan dira emaitzak:
Gure aiton– amonek anai–arreba ugari zituzten; bataz beste bost anai–arreba baino gehiago. Gaur egun baino gazteago ezkontzen ziren, batez bestekoa 26 urtea izanik. Ez ziren urte askoz ezkongai egoten, hiru urtez gutxi gorabehera. Ezkontzean –kasu gehienetan– bakarrik joaten ziren bizitzera, baina zenbait kasutan familiarekin gelditzen ziren. Ezkon bidaia egiten zuten, baina ez ziren urrutira joaten. Gure amonak normalean jantzi beltzez ezkondu ziren eta gainera, alokatutako jantziekin.
Orain baino seme–alaba kopuru handiagoa izan dituzte, normalean hiru eta lau artean. Lehenengoa, ezkondu eta denbora gutxira izaten zuten.
Pisu batek zenbat balio zuen galdetu diegu eta gutxi gorabehera 67.000 pezeta balio zituela erantzun digute, hileko soldata 600 pezeta ingurukoa izanik, 112 soldata behar ziren pisu bat ordaintzeko.
Lantegietan, aroztegian edo jatetxetan egiten zuten lan, eta gazte hasten ziren, bataz beste 13 urterekin.
Oporretan normalean herrian bertan geratzen ziren. Gurasoak
Inkesta 35–50 urte bitarteko helduei egin diegu eta emaitzak honakoak dira.
Gehienak Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan jaiotakoak dira eta batez beste 4–5 anaia–arreba dituzte. Gainera, 1976–1991 urte bitartean ezkondu zirela ondorioztatu dugu, gizonezkoak 28 urterekin eta emakumeak 27rekin, ezkongai 5 urte inguru ibili ondoren.
Gehienak asteburuan ezkontzen ziren .Gizonezkoak trajez eta emakumeek berriz, soineko zuriarekin. Denek ezkon bidaia egin zuten. Lehenengo seme alaba 28–33 urte zituztela izan zuten eta bataz beste bikote bakoitzak bi seme–alaba izan ditu.Ezkondutakoan bakarrik bizitzera joan ziren eta etxean etxetresna elektriko ugari zituzten, besteak beste, garbigailua, irratia,telebista,hozkailua eta arropa lisatzekoa. Sukaldea egurrarekin edo butanorekin zebilen.
Garai artan etxeen prezioa 2.500.000 pezetakoa zen eta hileko soldata 30.000 ingurukoa, beraz 127 soldata behar ziren pisu bat ordaintzeko. Lanari dagokionez gehiengoa bigarren sektorean egiten zuten lan, eta kotxez edo autobusez joaten dira. Gizonezkoak gutxi gorbehera19 urterekin hasten ziren beharrean emakumezkoak, aldiz, 18rekin. Udako oporretan % 50 kanpora irteten da. Bikote gazteak
Hauek 1978–1980 bitartean jaiotakoak dira eta bataz beste bi anai–arreba dituzte. Gainera, 26–28 urterekin ezkondu ziren ezkongai bost urte inguru egin ostean; mutilak trajez eta emakumeak soineko zuriarekin. Ezkon bidaia egin dute gehienek eta oraingoz ez dute seme–alabarik. Pisuagatik 90.000 euro ordaindu dute eta hileko soldata 1200 euro ingurukoa da. Etxean etxetresna elektriko ugari dituzte.
Lanen 20–22 urterekin hasi ziren eta gehienek hirugarren sektorean lan egiten dute. Kotxez doaz gehienetan lantokira eta oporretan kanpora joaten dira.