Euskonews Gaztea
Gaiak: Aguraingo euskararen historia
Donemiliagako agirian –1025.urtean– Arabako herriak azaltzen dira (Hagurahin, Harhaiha, Hazpuru, Zalduhondo, Zuhazu, Hegiraz, Hamezaha...) eta H ugari daude izenetan, horrek XI. mendean Arabako euskara aspiratu egiten zela eta beronen izaera arkaikoa adierazten du.
Lazarragak 1564ean Aguraingo erreketari buruzko poema bat idatzi zuen eta Patri Urkijok duela bi urte argitaratutako liburuan dago (Lazarragaren eskuizkribua duela bi urte aurkitu zuten Madrilen). Eta udal ordenantzek diotenez, 1842an soilik euskaraz zekitenentzat hainbat karg zeuden, horien artean itzultzailearena.
Beraz, esan dezakegu historian zehar euskara bizi–bizirik egon dela, baina, XVIII. mendetik aurrera euskararen atzerapena lautada osoan nabaria izan zela. Pixkanaka galduz joan zen, baina gaur egun oraindik ere jende helduak, batez ere erdaraz hitz egitean, euskal hitz asko erabiltzen ditu: achum, ardura, biriqu, bizcar, borroca, cil, chalo, galur... Ikastetxeak
Agurainen, Lope de Larrea ikastola 1975ean sortu zen. Horrez gain, 1974an gau eskola bat sartu zen eta honen ondoren, AEK. Bai Euskarari
Bai Euskarari Akordioa Euskararen gizarte Erakundeen Kontseiluak sortu zuen. Proiektu honek, gizarte sektoreek euskararen normalizazioan urrats erabakigarriak egin ditzaten lortzea du helburu nagusia.
Agurainen 2003an hasi ziren lanean gizarte eragileekin eta lau sektoretan banatu zuten lan esparrua: irakaskuntza, komertzioak elkarteak eta lan mundua. Euskararen Plan Estrategikoa diseinatu zuten sektoreka, lehenengo diagnosia egin eta ondoren helburu estrategikoak zehaztu ziren. Azkenik, helburu horiek lortzeko konpromisoak zerrendatu zituzten.
Guztira, 65 enpresa, komertzio, ikastetxe eta elkartek parte hartu zuten proiektu horretan. Gizarte eragile hauek beren enpresa, saltoki edo entitatean euskararen erabileran, aurrerapausoak emateko asmoz, hainbat konpromiso hartu zituzten. Hona hemen adibide batzuk:
· Erakundearen irudia(zigilua, logotipoa...) elebitan edo euskaraz jartzea. · Dendak eta tabernetako errotulazioa elebitan edo euskaraz jartzea. · Merkealdiko eta eskaintza berezien kartelak ere euskaraz jartzea. · ...
Hartu dituzten konpromisoak bete ahal izateko, badago teknikari bat laguntza zuzena ematen diena. Halaber, jarraipena ere egiten da ikusteko ea hartutako konpromisoak betetzen ari diren ala ez.
Euskal Herri osoan 1300 erakundek baino gehiagok daukate ziurtagiria. Agurainen 2005. urtean 38 erakundek eskuratu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria eta 2006an 47k. Proiektu honen barruan, Aguraingo Udalak kanpaina bereziak diseinatu ditu:
· Merkatari eta tabernarientzako euskara ikastaroak.( 14 pertsona apuntatuta) · Komertzio guztietan “itxita, irekita” txarteltxoak ipini. · Jende euskalduna identifikatzeko mahai gaineko bereizgarri bat “euskaraz badakigu” jartzen duena. · Liburuxka bat: merkatarientzako lanerako idazkiak.
Horrela, denon artean, zenbait konpromiso –xumeak eta beste batzuk potoloagoak– eginez, Agurainen ere euskararen erabilera handitzea lortuko dugu. Euskararen erabilera
Aguraingo biztanleria 1996.urtean, % 15euskaldunak, %18 ia euskaldunak eta %66 erdaldunak zirela ondorioztatzen dute ikerketek. Aldiz 2001. urtean, bilakaera positiboa egon zen; euskaldunak %3 igo ziren biztanleriaren %18an geratuz; ia euskaldunak %9 igo ondoren %27an geratu ziren eta azkenik, erdaldunak %12 jaitsi ziren %54 batean geldituz.
Arabako lautadaren euskararen ahozko erabileraren emaitzak, ez dira oso desberdinak 1993. urtetik 1997. urtera, %0.2 bakarrik igo zen, baina, 2001. urtean %0.1 jaitsi zen.