Euskonews Gaztea
Gaiak: Liburu eta disko nobedadeak
EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA
Abenduaren 5etik 9ra bitartean ospatuko den Durangoko Disko eta Liburu Azokan nobedade ugari aurkitu ahalko ditugu. Haur, gazte zein helduei zuzendutako materiala eskuratzeko parada. Askok, egun seinalatu hauetan kaleratzen dituzte beraien lanak. Miren nunca mais!
Ehunka stand edo mahai jarriko dira Landako gunean eta bertan argitaletxe, diskoetxe eta abarren presentzia nabaria izango da. Errazena izaten da aldez aurretik zein liburu edo disko erosteko asmoa dugun jakin eta argitaletxea zein den ezagutzea, aiseago aurkitu ahalko baitugu bila gabiltzana. Baina mahai batetik bestera joanda ere, eskaintza bereziak aurkituko ditugu. Asko berriak izango dira, beste batzuk orain zenbait urte kaleratutako liburu edota diskoak; aukera bikaina, beraz. Liburuak
Fikzioa, errealitatea, abentura, misterioa... Irakurtzea gustuko duen edonork bere gogoko generoa aurkitu ahal izango du Durangon. Esate baterako, Elkar argitaletxearen eskutik datorkigu Felipe Juaristiren Etxearen Negarra liburua. Etxebizitza bilatzeko zailtasunak, maitasunak eta buruhausteak kontatzen dituen eleberria. Miren Nunca Mais ere argitaletxe honek eskaintzen digun liburu bat da. Pako Aristik idatzia, Galizian galtzen den neskatoaren abenturak kontatzen dizkigu. Bestalde, Beta Argitaletxearen eskutik datorkigu West Berlin eta beste kontakizun batzuk liburua. David Tijerok idatzia, istorio ezberdinez osatutako liburua dugu.
Baina aipatutakoak, esan bezala, ehunka izenburutatik zoriz aukeratutako batzuk besterik ez dira. Ken Zazpi. Argazkia: Taldearen webgunetik hartua. Musika
Rocka, punka edota kantautoreak nahiago dituzu? Estilo guztietako taldeak Durgango. Esaterako, abenduaren 7an, ostirala, Su Ta Gar taldeak grabatu berri duen DVDaren aurkezpena egingo du. Une iraunkorrak deitzen da lan berria eta Jainko Hilen Uhartean diskoaren grabaketatik gaur egunera arte bizitako uneen, sentsazioen eta esperientzia batzuek biltzen dituzte bertan.
Baina noski, beste musika motek ere lekua dute Durangon, gustu eta adin guztientzako eskaintzak egongo baitira azokan. Mikel Urdangarinen azken lana erosi nahi duzula? Anek idatzi dit zutaz deitzen da eta han izango duzu ziur. Edota nahiago duzu Ken Zazpi taldea? Argiak da bere disko berriaren izena, eta diskoa aurkitzeaz gain, bere musika zuzenean entzun ahal izango duzu, abenduaren 8an Plateruena Kafe Antzokian.
Zeren bila zabiltza? Durangoko azoka erraldoian aurkituko duzu. Beraz, animatu eta eman ezazu itzuli bat Landako erakustazokatik edo pasa zaitez Plateruenako zuzenekoez gozatzeko, ez zara damutuko eta!
