418 Zenbakia 2007-11-30 / 2007-12-07

Euskonews Gaztea

Gaiak: Katalan bat Izurtzan

MOREY RIUS, Paula



Kaixo lagunak!

Paula da nire izena, katalana naiz eta 23 urte ditut. Sei hilabete dira Euskal Herrian nagoela. Izurtzan bizi naiz, Durangaldeako herri txiki bat da eta oso polita gainera. Izurtzaren ondoan Urkiola dago, eta bisitari on modura, Anbotora igo izan naiz. Euskal Herria oso polita iruditzen zait; herri txiki asko ditu eta beti dago mendi bat ondoan. Hala ere, niri herriak itsasorekin gustatzen zaizkit; San Juan de Gaztelugatxe, adibidez, zoragarria da. Argazkia: Ekain Velez de Mendizabal.

Euskara ikasten ari naiz. Lehenengo Bilboko euskaltegian aritu nintzen, eta orain Elorrion nabil. Bilboko ikastetxean leku desberdinetako jendea geunden: Errusiatik, Tenerifetik, Perutik, Asturiasetik eta beste hainbat tokitatik etorritako jendea eta orain nire lagunak dira. Katalunian ere, euskaraz ikasi daiteke pixka bat Euskal Etxean.

Zergatik ikasten ari naizen euskara? Bizitzera etorri naizen herrialdeko hizkuntza delako, eta horrez gain, hizkuntza minorizatua denez, euskara hartu, eta oinarri bezala erabiltzeko euskal bizitzan. Jendea kanpotar batek euskara ikasten duenean harritu egiten da. Niretzako aldiz, bitxia da Euskal Herrian jendeak euskaraz gutxi hitz egiten duela ikustea. Nire lagun katalanen bisitak jaso ditut eta haiek ere hainbat hitz ikasi dituzte euskaraz.

Izurtzan nire txakurrarekin nago eta bere izena Bam da; ile beltza du eta 6 urte ditu. Oso pozik dago, mendi asko dagoelako, beti dago korrika eta jolasten. Izurtzan pertsona bat ezagutu dut. Cristina Bermekoa da baina ez daki euskaraz hitz egiten, ez du sekula egin. Gu beti gaude gure etxe ondoko landa batetan. Hor ezagutu dugu Jabi. Honek ere txakurra dauka eta bere izena Argi da eta Bamen oso laguna da. Baserritar zahar bat ere etortzen da zelaira eta beti hitz egiten du euskaraz nirekin Eta gainera, oso pozik dago ikasten ari naizelako. Egin dudan beste lagun bat Ekain da; lehenengo egunetik asko lagundu dit.

Urtarrilean etxera bueltatzen naiz, tristura pixka batekin, baina nire jendea ikusteko gogorekin.

Laster arte eta ondo ibili!!!