398 Zenbakia 2007-06-08 / 2007-06-15

Gaiak

Saskibaloiaren entrenamendua eskola-adinean. Kirolaren errendimendu handiko hastapena

CALLEJA GONZÁLEZ, Julio MALDONADO MARTÍN, Sara

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien FakultateaJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea

Sarrera

G Argazkiak: Iban Aguinaga. aur egunean entrenatzaileen, teknikoen eta jarduera fisikoaren irakasleen kezka nagusietariko bat gazteekin ondorengoa da: nola entrenatu kirolari gazteak, eta bereziki eskola adineko haurrak5,12,13. Bestalde, nahiz eta lan zaila izan, ezinbestekoa da edukiak eta helburuak zehaztea, gazteengan erreserba funtzional egokia sortzeko eta horrela, eboluzio-aldien “erreta” ekiditeko.

Horrela, haurrak eta nerabeak heldu txikiak ez direla argi eta garbi esan behar dugu. Umeekin lan egiten duten fisiologoek helduen prestaketan aurkitzen ez dituzten bi arazori aurre egin behar diete. Batetik, prestaketaren dosifikazioa parekatzen jakin behar du entrenatzaileak, altuerari, heldutasunari eta trebetasunari dagokionean haurren taldeak oso ezberdinak izaten direlako, eta bestetik, kontuan izan behar du haurraren adin kronologikoa eta heltze-adina ez datozela beti bat4.

Horren inguruan, hazkunde biologikoaren eta heltze-garapenaren eskaerek alde batetik, eta portaeren eskaerek bestetik, haurtzaroan eta nerabetasunean zehar lehentasuna dute. Horrela, jakin badakigu helduengan entrenamenduaren osteko aldaketak prestaketaren ondorio direla; umeengan eta gazteengan, ordea, hazkundearen, garapenaren eta heltzearen ondorio diren aldaketak ugariak dira, eta sarritan, entrenamenduari esker gertatutakoak ezkutatzen dituzte3.

Hau guztia dela eta, idazki honetan saskibaloiaren ezaugarriak, eskolako adinean dauden jokalarien ezaugarriekin batera azalduko ditugu; jokalari horiengan entrenamendua nola egokitu adierazteko. Saskibaloiaren analisia

Saskiaren kirola kirol aziklikotzat dugu, hau da, mugimendu ezberdin kateatuak eta arintasun handiz eginikoak, non abiadurak eta jarduera esplosiboek arrakasta eskuratzen laguntzen dute7. Horregatik, gaur egungo saskibaloiko jokalarien interesa handiena mugimendu guztien abiadura nola hobetu da.

Horrekin batera, ezaguna da saskibaloiaren partida batean jokalariek egindako esfortzuak era askotakoak eta intentsitate ezberdinekoak direla. Beraz, behar energetikoak jarduera bakoitzaren intentsitatearen eta iraupenaren menpe egongo dira. Alde horretan, saskibaloian bai metabolismo aerobikoa, bai anaerobikoa erabiltzen dira; intentsitate handiko jardueretan anaerobikoak diren potentzia sistemak (fosfagenoak eta glukolitiko anaerobikoa), eta errekuperaziorako sistema glukolitiko aerobikoa, alegia.

Era berean, talde-kirolek badituzte eskaera fisikoetan eragina handia duten jokoaren bertako ezaugarriak. Horrela, taktika eta teknika aldagaiek parte hartzen dute joko osoan zehar. Azkenik, jokalaria soluzio taktikorik eraginkorrenarekiko mugimendu-patroi azkarra egokitzen saiatzen da. Jokalarien ezaugarriak eskola-adinean (12-16 urte): garapen etapak eta sentikor-faseak 1. Taula: Garapen etapak GAH (garaierako abiadurarik handiena) = PHV (peak height velocity).

Horrela, aurreko pubertaroan dauden umeek ez dute oraindik ere lortu bere garaierako abiadurarik handiena (GAH). Normalean ume hauek 12 urte baino gutxiago dute neskak baldin badira, eta 14 urte baino gutxiago mutilak baldin badira (1. Taula).

Pubertaro fasean GAH ematen da eta horrek entrenamendurako aurregogoetak dakartza. Hori dela eta, ez dago programazio orokorra egiterik banakako ezberdintasunak izugarriak baitira. Beraz, intentsitate handiko entrenamenduak, eta adarren karga distala murriztea gomendatzen da, gainentrenamendua edo hezur-tendoien loturen hanturak ekiditeko. Gainera, fase honetan ere lokomozio-abilezi traketsak ager daitezke.

Nerabetasunean edo ondoko pubertaroan gazteek bere GAH lortu dute, baina ez dute oraindik ere bere eskeletoaren heldutasun osorik. Fase honetan, gazteek masaren gehikuntza azkarra nabaritzen dute, eta horrekin batera muskulu eta hormona-garapena2.

Ildo horretan, ikertzaileen esanetan, gazteengan sentikor-faseak daude, non organismoa gaitasun fisikoen garapenarekiko oso errezeptiboa den14. Horregatik, subjektu bakoitzaren baliabide genetikoen barruan errendimendu maximoa lortzeko etapa horiek kontuan hartzea ezinbestekoa da13. Horrela, gizakiaren hazkundea nerbio-, eskeletiko- eta muskulu-sistemen garapena gisa uler daiteke. Hazkundearen adinean eta proportzioan alde handia badago ere, ume guztientzako hazkundearen eredua edo sekuentzia berdina da11. Nerbio-sistemak 10 urterako bere garapen maximoa lortu ohi du, beraz, abilezia psikomotor guztiak adin gazteenetan entrenatu behar dira, hau da, teknika-abilezia guztiak. Muskulu-sistemak pubertaroan GAH-rekin lortzen du bere adierazpen maximoa, kargekin kontu handia izan beharko dugu, etapa garrantzitsua teknika eta taktika abilezia guztiak garatzeko. Muskulu eta hormona-sistema ondoko pubertaroan garatzen da, entrenamendu fisikorako eta kargen gehikuntzarako etapa nagusia da (1. Irudia). 1. Irudia. March 2005 IDEA Fitness Journal-etik hartuta.2 Entrenamenduaren egituraketa

4.1. Aurreko pubertaroan (10-12 urte neskeengan, 12-14 urte mutilengan): entrenamendu teknikoa abilezia psikomotorrekin (%80), entrenamendu taktikoa jokuekin (%10), prestakuntza fisikoa (%10).

4.2. Pubertaroan (12-14 urte neskeengan, 14-16 urte mutilengan): entrenamendu teknikoa abilezia psikomotorrekin (%60), entrenamendu taktikoa (%20), prestakuntza fisikoa (%20).

Indarraren entrenamendua: indar-entrenamendua umearen garapenean garrantzitsua da. Horregatik, eskolako lehenengo urteetatik entrenatu behar da. Haurrak, 7 eta 8 urterekin, adin aproposa du indarra garatzen hasteko, izan ere indar azkarrarekin eta indar erresistentziarekin erlazionatuta dauden entrenamenduaren estimuluek umearengan oso eragin positiboa izan dezakete. Lehenengo urteetan, jolas ugari, zirkuituak, “CORE” ariketak (sabeleko eta gerrialdeko muskuluak indartzeko), eta korrika-teknikako ariketak ezinbestekoak dira; hurrengo urteetan, aurreko pubertaroan gimnasioan bertan kargekin has daiteke. Kasu honetan, errepikapen asko eta karga baxuak erabili behar dira (errepikapen maximo baten %50). Aldi berean, oro har, esfortzuen arteko atsedenaldi luzeak egitea gomendagarria da. Entrenatzeko bideei dagokienez, mankuernak, baloi medizinalak, goma elastikoak eta erresistentziako makinak baliagarriagoak dira adin hauetan.

Erresistentziaren entrenamendua: adin gazteengan erresistentzia aerobikoa entrenatzea oinarrizko kontzeptua da, eta aldi berean, nahiko zabalduta dagoena. Bestalde, Cometti eta Maffulettiren arabera6,11 kontzeptu hau ez da egokiena saskibaloian aplikatzeko, kirol honetan jarduerarik arrakastatsuenak esplosiboak eta anaerobikoak direlako. Horrela, kirol honetarako behar den erresistentzia lortzeko, kirol beraren jarduera esplosiboak behin eta berriz entrenatu behar dira.

Erresistentzia-entrenamendua garatzeko, kantxan bertan egindako entrenamendu tekniko eta taktikoan oinarritu behar dugu. Horretarako, ariketa espezifikoak baloiarekin erabiliko ditugu, aurkari eta taldekidearekin egindakoak, hau da, benetako intentsitate handiko jokoaren egoerak erabiltzen, transferentzia positiboak lortzeko.

Jauzi anitzei dagokienez, ariketa-talde honetan korrika-teknika, koordinazio-jauziak, eta pliometria sinplea eta horizontaleko ariketak sartuko lirateke (2. Irudia). Ariketa hauek guztiak behin ikasita aurre-denboraldian, entrenamendu-saio bakoitzeko beroketan sartzea gomendagarria izango litzateke. Horrela, beroketaren zatiak bere garrantzia hartuko luke, hasieratik gaitasun garrantzitsuak lantzen ari direlako. 2. Irudia: Korrika-teknikari, koordinazio-jauziei, eta pliometria sinpleari buruzko ariketak.9

Pliometria lanak entrenatzaileengan beldurra eragiten du, noiz eta nola egin, batez ere adin gazteetan. Ariketa hauek ondo eginez gero, indarraren eta abiaduraren hobekuntza lortzeko metodorik onena da8. Nahi den egokitzea lortzeko, entrenamenduaren programazioan noiz eta non sartu kontuan hartu behar du entrenatzaileak. Astearen lehenengo egunetan, hau da, norgehiagoka baino lehenagoko lau egunetan, eta entrenamenduaren hasieran, beroketa on bat egin ondoren1.

Indar-abiaduraren lana gazteengan lantzeko metodoa zirkuitua da. Honetan, hurrengo abantailak aurkezten dira10: Jokalari guztiek aldi berean entrenatzen dute, lan-karga handiarekin eta denbora motzean. Entrenamendu-kargak eta bere progresioa erraz zehazten dira, eta subjektu bakoitzaren beharretara doitzen dira. Aldizkako lana aurkezten du, kirolaren beraren ezaugarriak aprobetxatzen.

Bestalde, edozein entrenamendu mota diseinatzeko adin gazteengan faktore batzuk mantentzea ezinbestekoa da. Lehenengoa, programak dibertigarria izan behar du! Entrenamendua aspergarria ez izateko, beti baloia erabiltzen duten joko ezberdinak erabili behar dira. Bigarren, iraupena baino lehenago maiztasuna gehitzea garrantzitsua da. Hirugarren, ikerketa gehienek aurreko pubertaroan egindako entrenamenduak intentsitatea handikoa izan behar duela baieztatzen dute2. Ondorioa

Azken urteotan pedagogi aholkularitza eta metodologia berriak entrenamenduan sartzen saiatu egin da. Horrela, subjektuen garapen biologikoari buruzko ezaguera zientifikoa izatea ezinbestekoa da, eta are gehiago sentikor-faseen ezagupena heziketako adinetan entrenamenduaren eraginkortasuna hobetzeko asmoarekin. Ildo horretan, heltze biologikoa kirolari baten garapen ebolutiboan kirol-hastapenetik errendimendu handikora joango da11. Bibliografia

1. Alvarez del Villar C. La preparación física del Fútbol basada en el Atletismo. Tercera ed. Madrid: Gymnos S.A.; 1987.

2. Anderson GS, Twist P. Trainibility of Children. IDEA Fitness Journal 2005.

3. Bale P. The functional performance of children in relation to growth, maturation and exercise. Sports Med 1992; 13(3):151-159.

4. BAR-OR O. The growth and development of children’s physiologic and perceptional responses to exercise. In: J.Ilmarinen, I.Välimäki, editors. Children and Sport. Paediatric Work Physiology. Springer-Verlag, Berlin, Heidelberg, New York, Tokio, 1984: 3-17.

5. Bompa T. Theory and Methodology of Training. 3 ed. Human Kinetics; 1994.

6. Cometti G, Maffuletti N. Pour une préparation physique centrée sur la musculation. Illustration en football. [Jornades obertes del curs “Noves tendències en l’Entrenament de la Força i de la musculació”]. 2000.

7. García Manso JM, Campos Granell J, Lizaur Girón P, Abella CP. El talento deportivo. Formación de elites deportivas. Madrid: Gymnos; 2003.

8. Javorek IS. Yearly Plan of Preparation for Basketball and Volleyball Conditioning. National Strength & Conditioning Association 1995;68-72.

9. Junta de Andalucia. Guia para escuelas de atletismo. Málaga: 1988.

10. Loffler HP. Strength development possibilities for young athletes. Modern Athlete and coach 1996; 4:22-27.

11. Malina RM, Bouchard C, BAR-OR O. Growth, maturation and physical activity. 2 ed. Champaign, IL, Human Kinetics; 1991.

12. Martín Acero R. Metodología del entrenamiento para el desarrollo de la Velocidad y la Flexibilidad. [2.2.3]. 1995. Madrid, Master Alto Rendimiento Deportivo. COES.

13. Navarro Valdivieso F. Evolución de las capacidades físicas y su entrenamiento. [2.2.5.]. 1995. Madrid, Master en Alto Rendimiento Deportivo. COES. 14. Winter R. Le fasi sensibili. SDS 1987; Año XII:28-29.