397 Zenbakia 2007-06-01 / 2007-06-08
Urduñako ikastetxea Juan De Urdaneguik —Villafuerteko markesa eta urduñarra– emandako dotazio ekonomikoari esker sortu zen. Peru hegoaldeko ozeanoan ejertzitoko jeneral moduan ibili zen eta bizitza jesuita moduan amaitu zuen.
1.666. urtean On Juanek Urduñako autoritateei lehengo gutuna idatzi zien. Gutun horretan ikastetxe hau sortarazteko ideia azaltzen zuen baina Urduñako hiriak ez zuen sorrera onartu 1676. urtera arte. Aspaldiko argazkia. Ikasle taldea beraien musika instrumentuekin eskolako jolastokian.
Fundazio idazkia 1.677ko apirilaren 7an idatzi zen azkenean. Ikastetxea Famili Sakratuaren adbokazioaren pean jaio zen: Jesus, Jose eta Mariarenean, hain zuzen ere. Lehenengo harria 1.683an ezarri zuten eta 1.694an jarri zen azkenik martxan ikastetxea 1.767ra arte, jesuitak bota zituztenera arte.
1.870 – 1.871ko ikasturtean ikastetxeak etapa berri bat hasi zuen, hau da, ikastetxe munizipal modura aritu ziren. Baina 1.876 – 1.877an ikastetxea udaletxetik independizatu zen eta, Aintzinako Andra Mariaren adbokazioaren pean lan egiten hasi zen.
Garai hau ikastetxearen bikainena izan zen, Estatuko garrantzitsuena eta jendetsuena izan zen eta.
1.932an Jesusen Lagundia ezabatzeko ahaleginak izan ziren espainiar gobernutik, eta beraz, garai glorioso horiek amaitu egin ziren. Geroago, Jesusen Lagundiak juniorado moduan erabili zuen (1.943–1.948 eta 1.952–1.959) nobizio moduan (1.947–59) behin betiko itxiera arte (1.961).
1.965ean Josefinoen kongregazioaren eskuetara pasatu zen eta 40 urtez izan dira haren jabe.
2.003. urtean ikastetxeak heziketa eskaintza handitu zuen eta orain 0–18 urtera arteko ikasketak eskaintzen dira bertan. Gaur egun, 600 ikasle inguru ditu, gehienak Aiara eskualdekoak.
Ikastetxean pertsona ezagun ugarik ikasi dute, adibide batzuk hauexek dira: Sabino Arana, Aguirre lehendakaria, Manuel De Irujo, Lucio Del Álamo, besteak beste.