Egileak: José M.ª Bastero de Eleizalde Joaquín Casellas Roure Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua Orrialde kopurua: 698 ISBN: 84-8373-399-4 Ezaugarriak: Liburu hau “Mekanika Ikastaro” gisa prestatu da eta ariketa zein problemei garrantzi handia eman zaie. Mekanikako oinarri eta teoremen bidez, sistemaren portaera finka daiteke adierazpen eta formula matematikoak erabilita. Horretarako, errealitate fisikoa sinplifikatu egin behar da, jakina, hipotesiak eginda. Hipotesi horien bidez eredu matematiko bat lortu behar da,irakurleak erraz bereganatuko duena eta, aldi berean, prestaketa-lan zehatza eginez, azken emaitzara iristeko balioko duena. Hau da, lan hauetarako jakin beharko dugu, besteak beste, marruskadura alde batera uztekoa den ala ez; talka-eraginek solidoen posizio aldaketak eragiten dituzten edo abiaduren banaketa aldatzea besterik ez duten eragiten; Coriolis-en azelerazioa kalkulatzean sinplifikazioak egiten jakin beharko dugu, eta abar.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.