378 Zenbakia 2007-01-19 / 2007-01-26

Euskobooks

Aipamena. Telebista produkzioa

Egilea: Gerald Millerson Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua Orrialde kopurua: 910 ISBN: 84-8373-880-5 Ezaugarriak: Liburu hau TB/Bideo ekoizpen-tekniken bide-erakusle erabilgarri bat duzu,bizitza oso bateko eskarmentuaren emaitza baita. Beharrezko ekipamenduari buruzko azalpen argiak ez ezik, hura erabiltzeko erarik egokiena zein den aurkituko duzu,ohiko arazorik arruntenak zein diren ikusiz aldi berean. Erabilera-teknika ugari dituzu eskura; besteak beste: goi-mailako kamera lanak, argiztapen modu eraginkorrak, soinuaren erabilera egokia eta edizio-prozesu burutsuak; ekoizpen-lanari loturiko zenbait oinarri ere eskaintzen dizkizugu: dekoratu-diseinua, makillajea, grafismoa, eta abar. Telebista-saio bat (kamera bakarrez edo zenbait kameraz) antolatzeko behar diren prozesuetan barna murgilduko gara, eta zuzendariak zein taldeko kideek egin beharreko lana urratsez urrats aztertuko dugu. Gauzak nola egin behar ditugun galdetzeaz gainera, ekoizpen-estilo bakoitza noiz eta zergatik erabili ere ikusiko dugu, esku artean ditugun tresnak modu sortzaile batean erabili ahal izateko; hala, ikusleen arreta nola erakarri, interesa eta emozioak nola piztu eta bideratu ikasiko dugu.