Egilea: Jon Marcaide Argitaletxea: Ente Vasco de la Energía Orrialde kopurua: 98 ISBN: 84-8129-062-9 Ezaugarriak: Liburu honen zati handiena duela 14 urte idatzi nuen, udaberriko asteburu luze batean, amestu eta ikasi egin nahi zuten 10 tea 100 urte bitarteko haurrentzat. Txikienek bakarrik irakurtzeko idatzi nuen, edota helduekin batera irakurtzeko, elkarrengandik ikasi eta XXI. mendeko astronomoen Unibertsoa nolakoa zen imagina zezaten. Ordutik, inkokeroiak beti izan dira oso kuttunak nire lagunen seme-alabentzat. Oraindik ere, erronka handiak dituzte: Nolakoak dira fotoiak? Neutrinoak bezalakoak al dira? Zer dira? Existitzen al dira? Zergatik dute Unibertsoari buruzko guztia irakasten dien bizitza-ordulari hori? Inkokeroiekin Unibertsoaren erraietan bidaiatu eta bertako gauza harrigarriak ezagutu zituzten asko, egun, ingeniariak, zientzialariak liburu hau argitaratu ez izana aurpegiratu didate, beste haur batzuek zientzia ezagutu eta miretsi dezaten, abentura kosmiko horren bidez. Oraingo honetan, bada, jaramon egin diet. Osatu egin dut, astronomiak berriki egindako zenbait aurkikuntza gehitzeko bidaia eder honi. JodreII Bank-eko (Manchester hegoaldea) irrati-teleskopio mitikoaren ondoan osatu dut, hain zuzen ere, tresna horrek ekarpen handia egin baitizkio, bai espazioaren ikerketari, bai irrati-astronomiari. Horretarako, egun batzuetarako alboratu ditut irrati-supernobei buruz eginten ari garen ikerketak. Haurrek eskertu egingo didatela uste dut. Horietako asko, ziur asko, astronomoak, ingeniariak, artistak... izango dira urte batzuen buruan. Agian, horien bizitzak ez dira berdinak izango inkokeroikin topo egin ondoren.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.