Aipamena. Bilduma Dinamikoa: Kutxaren arte-ondareak egindako azken eskurapenak (2003-2004)
Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Kutxa Fundazioa Orrialde kopurua: 96 ISBN: 84-7173-463-X Ezaugarriak: “Bilduma Dinamikoa” erakusketaren Katalogo honen bidez ateak zabaldu nahi dizkiogu jendeari goian aipaturiko biurtekoko epealdi horretan kutxaren Arte-Ondareak bildu dituen artelanak ikusteko aukera izan dezan. 1989an hasitako egitasmo honi gero eta arreta handiagoa eskaini nahi izan diogu eta horren lekuko da bi urtez behin modu erregularrean antolatzen dugun Erakustaldi hau. “Euskal Artistak Plazara” eta “Bilduma Irekia” izenburupean plazaratu genituen Kutxaren ondarearen berri emateko xedearekin antolatutako azken bi Erakusketak. Oraingo honetan, Erakusketaren prestakuntza bere gain hartu duen Alicia Fernández-ek “Bilduma Dinamikoa” tituluarekin izendatu du Erakustaldia. Obren izenburu-zerrenda hau ikusita, autorearentzat erraza da obrak erosteko erabakien inguruan kutxak baliatu duen politika ulertzea. Oraingoan ere, azken bi urteotan ondo pentsatuta hartutako erabakien fruitu den lana aurkeztera gatoz. Beraz, atzera begirako ibilbide honetan interes sozial eta kultural handikoa den bilduma pribatua osatzen ari da kutxa. Horrexegatik, bada, aldian behingo erakusketa berezi hauez gain, ahaleginak egiten ditugu kutxaren jabetzakoak diren artelanak leku jendetsuetan ikusgai egon daitezen eta, saiatzen gara, halaber, obra horien kokapena ere noizbehinka lekuz aldatzen. Jarduera-eremu honetan diharduten beste erakunde batzuen aldeko lagapen puntualak egiten ditugu aldian behin eta uste dugu elkartruke hau guztiz mesedegarria dela bai kutxara hurbiltzen den jendearentzat eta baita egileentzat beraientzat ere. Aztergai dugun azken biurteko honetan 152 artelan berri izan dira, guztira, Kutxaren Ondarean sartu direnak (horietako 115 erositako obrak eta beste 35 artelan dohaintzat emandakoak), argazki-bilduma zabal bat ere tarteko. Azkenik, 27 egileri erositako 77 obra jarriko dira ikusgai, beste 37 egilek dohaintzan emandako beste horrenbeste artelan, eta argazki-mostra txiki bat. Erositako obren artetik, beraz, nolabaiteko hautaketa bat egin behar izan dugu eta erakusketa ikustera datorrenak edota Katalogo hau irakurtzen duenak erraz ulertuko ditu horretarako arrazoiak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.