375 Zenbakia 2006-12-22 / 2007-01-05

Euskobooks

Aipamena. Koroi eder bat: Bertso-bilduma

Egileak: Pedro Migel Urruzuno Argitaletxea: Auspoa Orrialde kopurua: 302 ISBN: 84-7907-468-X Ezaugarriak: Pedro Migel Urruzono Salegi apaiz jauna ipuilari bezela ezagutzen da. Humores betetako prosa-idazlea, alegia. Baina beste alderdi bat ere badu, gaur artean behintzat izkutatuxea egon dana: bertso-jartzailea. Ahalik eta bildumarekin osoena eginda, beraren bertsoekin osatu da liburu hau. Beste apaiz jaun asko, bertsoak idazterakoan, beren ikasketa-urteetan ikasitako erdal metrikan oinarritu izan dira. Urruzuno, ordea, euskal bertsolaritzaren leguen barruan moldatzen ditu bere bertsoak. Hala, apaizetan bertsolariena bera izango degu, dudarik gabe. Koroi eder bat hitzekin hasiera eman zien harek Ama Birjinari eskeinitako bertso batzuei. Horixe artu degu guk liburu honen izenburutzat, betso-bilduma hau hala dalakoan euskararentzat eta euskal herriarentzat.