374 Zenbakia 2006-12-15 / 2006-12-22

Euskobooks

Reseña. Irudia

Egileak: Jacques Aumont Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua Orrialde kopurua: 311 ISBN: 84-8373-712-4 Ezaugarriak: Irudia, irudiaren izaera, irakasgai bihurtu da, idatzita bihurtu den bezalaxe; horrek ez dio kentzen, ordea, bere liluragarritasunik eta misteriozkotasunik batere gai honi. Liburu honek bost galdera nagusiren inguruan antolatzen ditu irudiari dagozkion arazo nagusiak. Zer da irudi bat ikustea? Zein dira irudiaren ezaugarriak pertzepziozko gertaera den aldetik? Nork begiratzen dio irudiari? Zer eratako ikuslea eskatzen du irudiak? Zein da ikuslearen ata irudiaren harteko harremanak arautzen dituen apailua? Nola irudikatzen du irudiak errealitatea? Nola sortzen ditu esanahiak? Zein dira irudi horietako batzuk irudi artistikotzat harrarazten dizkiguten irizpideak? Liburu honek, liburuki bakar batean sartzen den azterketa argi eta zehatz baten bidez, gaur egun irudiari buruz ditugun ezagutzen sintesi berezi bat eskaintzen digu.