Aipamena. Benito Lertxundi “Orioko Bardoa”: Aitorpen eta testigantzak
Egilea: Álvaro Feito Argitaletxea: La Voz del Folk Orrialde kopurua: 468 ISBN: 84-611-2467-7 Ezaugarriak: 2006ko azaroan, LA VOZ DEL FOLK argitaletxeak EUSKADIKO KUTXAren babesarekin, edizio berezi hau aurkezten du bi liburuki desberdinetan: euskaraz eta gaztelaniaz, BENITO LERTXUNDI kantari euskaldunaren 40 urteko ibilbide artistikoa ospatzeko. Halaxe, formatu eta diseinu berria duen 472 orrialdeko edizio berezia da hau, kapitulu berri batekin eta kontu gehiagorekin: pertsonaia historikoen inguruko aipamen biografikoak: Muñagorri, Etxahun Iruri eta Etxahun Barkoxe, Agosti Xaho, eta beste; Benito Lertxundik berak eginiko marrazki zenbaitekin osaturik. Honezaz gain, kantariaren garai desberdinetako argazki-dokumentu eder eta harrigarri bat gehitu da, zuri-beltzezko nahiz kolorezko argazki berri mordoxka batekin. Argazki hauetako asko inoiz argitaratu gabeak dira. Ospakizunezko edizio hau osatzeko oriotarraren 50 kantu ezagunenen partiturak bildu dira. Liburuan barrena, egileak Benito Lertxundiren ibilbide artistikoaren analisi zehatz bat egiten du. 60ko hamarkadaren erdialdean hasi zeneko kontuekin abiatu, Ez Dok Amairu talde historikoan izan zuen partaidetzarekin segi eta gaur arteko bide zabal eta emankorraren analisiarekin amaituz. Álvaro Feitok Orioko kantariaren diskografia osoa aletzen du literalki, kantuz kantu: bere lehen amodio eta protesta kantuak, kantu tradizionalak, Zuberoako folklorea, euskal poeten obren musikatzea eta Benito beraren sorkuntza lanak. Egileak ez du Benito Lertxundiren giza profila ahaztu nahi, zeina garbi islaturik gelditzen den: haurtzaroa, nerabezaroa, euskal kantaldietan eginiko lehen pausoak eta gizarte nahiz kultur gorabeherak. Bere ibilbide artistikoa ez da alferrik aberastu euskal kultura eta musikaren ondasunarekin. Egile bera parafraseatuz, lan hau Benito Lertxundiren bizitza eta obrara eginiko gerturatzen bat da, aro garaikideko euskal kantari sakon eta esanguratsuenaren bizitza eta obrara.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.